Mikel Moreno: Maduroren juramentua eta Trumpen kargu hartzearen osteko egunak Venezuelan
Venezuelako aktualitate politikoa Mikel Morenoren eskutik. Venezuelatik zuzenean.
Gehiago…
Gehiago…
Venezuelako aktualitate politikoa Mikel Morenoren eskutik. Venezuelatik zuzenean.
Kultura saretu aldizkariaren lehenengo alea aurkeztu du Gasteizko Txagorritxu auzoko Txago Komunitate Sareak. “Merkantilizazioaren garaietan” kultura eskubide bat dela aldarrikatu dute aldizkarian. Etxe Gorria podcastaren lehenengo atala ere kalean da jada. Bi proiektu hauek, formatu ezberdinetan badatoz ere, helburu berdina partekatzen dute: komunitate nortasuna indartu, elkar-ezagutza bultzatu eta elkarguneak sortzea.
Al-Andalusek Euskal Herriarekin zituen mugetan kokatzen ziren komunitateen ohiturak eta bizimodua ikertzen ditu Jokinek. Bere “haurtzaroan” dagoen ikerketa gaia bada al-Andaluseko historiografia, purismoa eta esentzialismoa atzean utziz, gaur egun gero eta zabalduago dauden jarrera arrazistei aurre egiteko elementu garrantzitsuak dira ikerketa hauek.
Zuzeneko irratsaio berezia egingo dute Ondamendiko kideek ostegun honetan, arratsaldeko 19:30etan, Eva Forest Liburutopian. Gonbidatu bereziak eta anekdota are bereziagoak eramango dituzte bertara.
Urtarrilaren 25ean, “gerraren eta faxismoaren aurka” kaleak hartzera deitu du Gazte Kordinadora Sozialistak. Aurretiaz lana eginda helduko dira larunbat honetara, hainbat aurkezpen eta ekimen egin bai dituzte azken aste hauetan Euskal Herri osoan zehar.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, “Euskal Herriko txoko hauetan, preso politikoen aldarria erdigunean jarri bai da”. Aurten lehen aldia da All In Da Haus Oñatin eta Hendaian egiten dela. Pozez, harrotasunez eta ilusio handiz kontatu digu Ekaitz Samaniegok nolakoak izan ziren saio hauek.
Behin betiko lelopean egindako presoen aldeko manifestazioan hainbat lagunek hartu zituzten kaleak presoen alde. Antolatzaileek egiten duten balorazioa positiboa da.
Amarauna Basket Fem Arabako saskibaloian emakumezkoen aurkako indarkeria kasuak agerian jarri eta desagerrarazi nahi dituen taldea da. “Amarauna bezalako mugimenduak beharrezkoak dira isiltasuna apurtzeko.”
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
2025ean sartu eta egun gutxira lehenengo erailketa matxista izan da Euskal Herrian. “2024an gutxienez 5.212 emakumek pairatu zuten eraso matxistaren bat, 2023an baino %8 gehiago.”
“Aldrebes” haurrentzako ipuina argitaratu du Eneritz Basabek Amesgile argitatxearen eskutik. “Maitasun eta ilusio handiz egin du bere “bi munduak”, hezkuntza eta ilustrazioa, bildu dituen proiektua.
Abenduaren 29an Jon Maiak “Kantu berri bat” eraman zuen Aitzina folk jaialdi solidariora.
Hizpidean Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidearekin kolaborazioa.
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat Gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute “okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri konkretu honi ezezkoa bozkatzea.”