Urriaren 12an mobilizazioak deitu ditu Ernaik, “Ezer ez ospatzeko” lelopean

Hispanitatearen egunean “ukazioa, inposizioa eta kolonialismoaren gorazarre” egiteko egunean, gazteek ospatzeko ezer ez dutela aldarrikatuko dute.

Larunbatean amaitu zen Gasteizen Ibilian Ibilian Arabako itzulia

Arabako Sare Herritarrak antolatuta, presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatu duen martxa egin dute Araban zehar. Atzo, urriaren 9an, amaitu zen Gasteizen ekitaldi jendetsu batekin.

Langile bat hil da Eltziegoko upategi batean, makina bat erori zaio gainera

Makina bat erori zaio gainera langileari. Kideak laguntzen saiatu diren arren, hilda iritsi da ospitalera.

Oligopolio elektrikoaren aurkako itzalaldi bateratua deitu dute

Gaur, urriak 8, iluntzeko 22:00etatik 22:30etara egingo da itzalaldia. 22:00etan Gasteizko Faroloian kazola jotze herrikoia ere deitu dute.

Bihar amaituko da Gasteizen Ibilian Ibilian Arabako itzulia

Arabako Sare Herritarrak antolatuta, presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatuko duen martxa egin dute Araban zehar. Atzo, urriaren 7an, hasi ziren Agurainen eta bihar amaituko da Gasteizen, ekitaldi batekin.

SDA Factory recorta condiciones laborales y la plantilla redoblará movilizaciones

La plantilla de SDA Factory (antes UFESA y BSH BOSCH) ha informado de que la empresa, de forma unilateral, dejará de aplicar el actual convenio colectivo para aplicar el estatal del metal, reduciendo a la mitad los salarios. Impone esta decisión estando toda la plantilla de ERTE durante los próximos seis meses y siendo el cierre de la planta de Gasteiz un escenario “más que probable”.

AHTren obrek ur hornidurarik gabe utz dezakete Argantzon

Argantzongo Udalak ohartarazi du AHTaren obrek eragina izan dezaketela Lapuebla eta Villanueva de Ocako ur horniduran. Horrela jaso da argitaratu berri den Ingurumeneko Inpaktuaren Adierazpenean. 2018an alegazioa aurkeztu zuen Udalak obra horiek ur eta akuiferoetan izango dituzten eragin kaltegarriengatik, eta “entzungor” egin dietela salatu du.

Giante talde gasteiztarrak bigarren diska kaleratu du: “Hamaika”

Gaur, urriaren 7a, argitaratu dute lan berria, Bonberenea Ekintzak-en estudioetan grabatua. Plataforma digitaletan egongo da entzungai, eta baita CD zein binilo formatuetan ere.

Ernaik hezkuntza eta burujabetzaren inguruko jardunaldiak antolatuko ditu Gasteizko campusean

Azaroaren 10 eta 11an izango dira. Unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren eta burujabetza prozesuen inguruko hitzaldi eta mahainguruek ezaugarrituko dute “Ez gaude konforme!” lelopeko bi eguneko egitaraua.

AHTaren lanak lizitatzeko tramitazioekin hasi dira Gasteizen

Proiektua juridikoki babesten eta egitea bermatzen duen protokoloa ere onartu dute; eta atzo sinatu zuen Aldundiak.

Xabier Agirre Ibañez preso politiko gasteiztarra baldintzapeko askatasunean da, sei urteko zigorra beteta

Etxerat-ek jakinarazi du. 2020ko apirilean eman zioten hirugarren gradua, eta baldintzapeko askatasuna orain.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak arreta goiztiarreko gizarte-zerbitzua murriztu duela salatu dute

Apdema Elkarteak salatu duenez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak inposatu duen lanaldi antolaketak ezinezkoa egiten du kalitatezko esku-hartzea bermatzea, zeharkako arreta nabarmen murrizten duelako. Profesionalen plantilla sendotzea eta arreta goiztiar integrala jasotzeko eskubidea bermatzea eskatzen dute.

«Parad la guerra contra lxs pobres» lelopean mobilizatu dira Gasteizen, Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko

Inor Ez Etxerik Gabe/Derecho a Techo-k deitu du kontzentrazioa, Osasun Publikoa Aurrera plataformarekin eta Osakidetzako errepresentazio sindikalarekin batera. Erakunde publikoen “utzikeriak” eragindako heriotza salatu dute, eta arduradunak seinalatu.

Itzuli dira lanera Tubacexeko langileak, 236 eguneko grebaren ondoren

Langile batzordearen gehiengoak eta enpresaren zuzendaritzak akordioa sinatu zuten atzo. Kaleratzeak bertan behera uztea lortu dute Tubacexeko langileek, askok historikotzat jo duten greba luzearen eta hilabeteetako borrokaren ostean.