Ekologistak Martxan taldeak Albinako urtegian lindanoa dirudien bidoi bat agertu dela salatu du eta instituzio publikoek ez dute erantzun

Lau hilabete igaro dira Ekologistak Martxan-ek URAri (Uraren Euskal Agentzia) Albinako urtegi ondoan lindanoa izan zezakeen bidoi bat agertu zela jakinarazi zionetik. Urrian oraindik kendu gabe zegoen eta salaketa jarri zuten. Gaur-gaurkoz, bidoiak leku berean jarraitzen du, lindanoa den edo ez egiaztatu gabe.

Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz

EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua izan ondoren; irailaren 8an hil zen.

Urriaren 20an izango da azaroaren 25a antolatzeko lehen asanblada irekia

Gasteizko mugimendu feministak iragarri du azaroaren 25a antolatzeko asanblada irekiak egingo direla. Urriaren 20an izango da lehena eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Elkarretaratzea egingo dute ostiralean Iberdrolaren “espolioa” salatzeko

Araba Bizirik eta Inor Ez Etxerik Gabe plataformek deituta, «Gure pobrezia eta naturaren expolioa, zuen aberastasuna. Iberdrola lapurrak» lelopean elkartuko dira Urriaren 15ean, 19.00etan Iberdrolak Gasteizen daukan egoitzan, Dato kalean.

HALA BIDEO | La plantilla de SDA Factory se ha movilizado por un empleo digno y una negociación sin chantajes

Los trabajadores y trabajadoras de SDA Factory iniciaron un ciclo de movilizaciones el pasado 15 de septiembre. Se enfrentan a la imposición de condiciones laborales más precarias y el cierre inminente de la planta de Gasteiz. Denuncian las imposiciones de la dirección y la falta de voluntad para negociar, y piden a la administración que se implique y abone el camino de la intermediación.

Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren seigarren eta azken martxa izango da larunbatean

[ARGAZKI GALERIA] Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egin da Gasteizen

Atzo, asteartea, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Hilketa matxista salatzeko mobilizazioa jendetsua egin da gaur, mugimendu feministak deituta.

Elkarretaratzea egin dute Eltziegon, laneko azken heriotza salatzeko

Joan den ostiralean 56 urteko langile bat hil zen Eltziegoko Bodegas Eguia upategian, lan istripu larri batean. Elkarretaratzea egin dute gaur, asteazkena, Eltziegoko herriko plazan “Prekarietatea hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez!” lelopean.

HALA BIDEO | Araba Bizirik, Urriaren 23an KALERA

“Azken urteotan, Arabak hainbat industria makroporiekturen erasoa jaso du, hala nola: zentral eolikoak, megaparke fotovoltaikoak, makroberotegiak, AHTaren eraikuntza, besteak beste… Horregatik, makroproiektu hauen kontra borrokan ari garenok, lurraldearen eta bizitzaren defentsan indarrak batzeko beharra ikusi dugu eta horretarako ARABA BIZIRIK plataforma sortu dugu.

Araba Bizirik: “Argi utzi nahi dugu alternatibak daudela eta behin eta berriro azaldu ditugula”

Prentsaurrekoa egin du gaur, asteazkena, Araba Bizirik!ek, makroproiektu industrialen aurkako mugimenduari erakunde publikoek egindako “gaitzespena” salatu eta plataformaren proposamenak azaltzeko. Urriaren 23rako deitu duten manifestaziorako deia ere luzatu dute eta atxikimenduak aurkeztu dituzte.

Gasteizko Udalaren azpiegitura berdearen politikak “inkongruenteak” direla salatu du Benetako Green-ek

Otsailean, Benetako Greenek ohartarazi zuen Gasteizen 30 espazio baino gehiago zeudela hiri-berdegunerik gabeak eta oso zuhaitz gutxikoak, horietako asko berriki zaharberrituak.

Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egingo da asteazkenean Gasteizen

Mugimendu Feministak mobilizazioa deitu du urriaren 13an 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan, azken hilketa matxista salatzeko.

Mobilizazioa egin dute Gasteizen urriaren 12an “Ezer ez ospatzeko” lelopean

Ernaik deituta, manifestazio jendetsua egin dute Hispanitatearen Egunean “jaiegun arrotz honetan ospatzeko ezer ez dugula adierazi” eta “bestelako Euskal Herri bat” aldarrikatzeko.

Gizon batek bikotekidea hil du Gasteizen eta bere buruaz beste egin du

Gaur goizean aurkitu dituzte gorpuak, Sansomendi auzoan. Bikotea banatze prozesuan zen. Gasteizko mugimendu feministak mobilizazioak iragarri ditu.