“Adabakien” garaia gainditzeko eskatu dute trebiñarrek
Trebiñu Araba da mugimendua berrabiarazi dute, integrazioa eskatzeko. Pandemian zehar bizi izandakoa jarri dute antolaketa administratiboaren “irrazionaltasunaren” adibidetzat.
Gehiago…
Gehiago…
Trebiñu Araba da mugimendua berrabiarazi dute, integrazioa eskatzeko. Pandemian zehar bizi izandakoa jarri dute antolaketa administratiboaren “irrazionaltasunaren” adibidetzat.
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek egin dute deialdia. 18:30ean omenaldia egingo diete 1976an martxoaren 3ko sarraskian eraildako langileei, eta manifestazioa 19:00etan.
Manifestazioa egin dute gaur Santiagoko ospitalearen inguruan, enpresa batzordeak deituta. Santiagoko larrialdi zerbitzuaren itxiera salatu dute eta osasun publiko duina aldarrikatu.
Martxoak 3ko biktimen elkarteak sare sozialetan salatu du bi elkarteek prentsan egindako filtrazio baten bidez jakin dutela M3ko memoria gunearen patronatoan parte hartuko dutela. Kudeaketa eredua haiekin kontrastatu gabe hartu izana ere kritikatu dute, urte bete baitaramate prozesu amankomun bat eskatzen, instituzio eta eragileekin.
Asteartean Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten. Elkarretaratzeak eta eserialdiak egin ostean, EHUrekin negoziatzea eta espazioaren erabilera bermatzea lortu dute.
Gaztetxea egungo kokalekura itzuliko ez dela jakinarazi dio tokiko erakundeak gazte asanbladari gaur goizean izan duten bileran.
Atzo gela bat okupatu zuten Magisteritza Fakultatean, baina EHUk ez die erabili ahalko dutenaren bermetik eman, salatu dutenez.
Gaur goizeko 10:30etan elkarretaratzea egin dute Magisteritza fakultatearen sarreran, antolakuntza politikorako eskubidea bermatu dadila eta gela bat ematea exijitzeko. Mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte.
Emakume langileen egungo eta iraganeko borroka esperientzietatik ikastea helburu, JARDUN koordinadorak hainbat ekimen antolatu ditu otsailak 24 eta 26rako.
El comité de empresa ha denunciado la hoja de ruta de Osakidetza y de OSI Araba de llevar a cabo recortes en la calidad asistencial con el fin de alimentar la sanidad privada.
Agindu judizial bat eskatuko dutela esan du Laudioko alkateak, gaztetxea berriro husteko. Bi urtez itxita egon ostean, joan den asteburuan ireki zuten berriro gaztetxea Laudioko gazteek.
Manifestazioa egin dute Arabako Metalaren sektoreko langileek. Hiru urtez luzatu den hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dauka patronalak eta azken bileran egindako proposamenen ez die sindikatuen eskakizunei erantzun.
Elkartasuna adieraztera gerturatzeko deia luzatu dute.
Bi urte eman ditu itxita gaztetxeak, Udalaren aginduz, Lamuza parkeko obrak direla eta. Lanak “etengabe” luzatzen ari diren bitartean gazteei espazio bat ukatzen ari zaielako, espazioa atondu eta berriro ireki dute asteburu honetan.