HALABEDITARRAK | Aiora Renteria: “Bizitza horrelakoa da, aurrera jarraitu behar dugu”
Aiora Renteria Zea Mayseko abeslaria izan dugu Hala Bedi irratian. Leo Bueriberik Hizpidearentzako egindako elkarrizketan, Zea Maysen sorrera abiapuntutzat hartu ondoren, “Adore, Kemena, Kuraia” azken diskako hainbat abesti izan ditu mintzagai Aiora Renteriak. Maiatzaren 13an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du Zea Maysek. Sarrerak aspaldi daude agortuta.