Kalera atera ziren atzo Zabaleko ikastetxearen itxieraren kontra
Zabaleko Bizirik! plataformak deituta, ehunka lagun mobilizatu ziren igandean eskola publikoaren defentsan. Eskola txikien beharra aldarrikatu zuten, baita eskola publikoak “guztion eskola” direla ere.