Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra hil da

Judimendi auzoko preso ohia asteartean zendu zen bizikletan zihoala, lehen hipotesien arabera bihotzeko baten ondorioz. 55 urte zituen Igor Uriartek, Euskal Herriko herri mugimenduan ezaguna eta kazetaritzan aritua, azken urteetan Urruñan bizi izan zen.

Alokabideren etxegabetzeak salatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Apiriletik hona, zortzi familiak jo dute Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren etxebizitza-aholkularitzara, Alokabidek hasitako etxegabetze-prozesuei aurre egin behar dietelako. Familia bakoitzaren egoera desberdina da: lau jada etxegabetuak izan dira, eta beste laurak kaleratze-data noiz iritsiko zain daude. Guztiak zaurgarritasun egoeran dauden familiak dira, eta Alokabideren prozedura opakoei egin behar diete aurre.

Greba egingo dute ikus entzuneko teknikariek abuztuaren 5ean

Hiru greba egun deitu dituzte ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek. EAEko hiriburuetako jaietan deitu dituzte greba egunak, eta Gasteizen kasuan abuztuaren 5erako iragarri dute greba. Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek babestu dute greba deialdia.

Probokazioak, mehatxuak, eta atxiloketak salatu dituzte euskal zaletuek

Ehunka lagun mobilizatu ziren igandean, Espainiako Selekzioak Munduko Kopako finala jokatu baino lehen, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta espainiolismoari gorazarre egiten ari zaiola salatzeko. Ertzaintzaren partetik pairatutako probokazioak, mehatxuak eta atxiloketak salatu dituzte Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenek.

Protesta eskubidea aldarrikatu dute Korda defendatu zuten lagunek

Mozal Legean oinarrituta eta desobedientziaz akusatuta, guztira 7.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituzte Korda espazioa defendatu zuten kideek. Isunen kontrako helegiteak jarri zituzten eta gaur hasi dira horiek ebazteko epaiketak. Protesta eskubidea aldarrikatu dute epailearen aurrean.

Instituzioen utzikeria eta blokeoen ondorioz, asilo eskatzaileak kalera itzuli beharko dira berriro ere

Salburuko Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du igande honetarako, asilo eskatzaileen egoera salatzeko eta erakundeei harrera prozesu duin bat eskatzeko. Udalaren Presio eta alternatiba falten ondorioz asilo eskatzaileak berriro ere kalean lo egin beharko dutela salatu dute.

Etxegabetze ilegal bat gelditzea lortu du Auzoan Bizik

Gasteizko erdiguneko etxebizitza batean bizi diren ama, 6 urteko alaba eta gizon bat kanporatzen saiatu ziren etxejabea eta Ertzaintza, inolako agindu judizialik gabe eta modu ilegal batean. Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak esku hartzea lortu zuen eta etxegabetzea bertan behera geratu zen.

Ehunka lagunek bat egin dute Gasteizko Letren Fakultatean euskararen aldeko aldarriarekin

“Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean, elkarretaratzea egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak deituta Gasteizko Letren Fakultate aurrean. Hezkuntza arloko eragile nagusiek atxikimendua eman diete mobilizazioei, unibertsitatera sartzeko probako euskara azterketaren inguruko epaia salatzeko.

Kimuak Atarrabik udalaren utzikeria salatu du irtenbide faltaren aurrean

Aisialdi taldeak salatu du Gasteizko Udalak utzitako lokala ez dela segurua eta hiru urtez ez duela konponbiderik eman. Taldeak lokal egonkor eta egoki bat eskatzen du haurrekiko konpromisoa eta aisialdi euskaldun eta alternatiboa bermatzeko.

Alde Zaharreko familia bat etxegabetu nahi dute

Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak eta Ramon Bajo eskolako komunitateak bi adin txikiko dituen familia bat etxegabetua izateko arriskuan dagoela salatu dute. Desalojoa uztailaren 9rako zegoen ezarrita, baina “auzo antolakuntzari” esker, irailaren 25era atzeratzea lortu dute.

Oldarraldi erreakzionarioa salatu dute LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean

Gasteizko zenbait eragile kalera atera ziren atzo, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean, “Autoritarismo arrazistaren aurrean kuir antolakuntza” lemapean. “Bazterretan bizi diren kolektiboek” azaldu dutenez, euren kontrako oldarraldi batean gaude, autoritarismoa eta militarizazioa hedatzen diren bitartean.

Euskal Udalekuek eraso politiko eta administratiboa salatu dute

Ehunka lagunek babestu dituzte Euskal Udalekuak Gasteizko Foruen plazan egindako agerraldian. Bernedoko udalekuak ixteko presioa salatu dute, eta abuztuaren 29rako jaialdia iragarri dute jasandako erasoei erantzuna emateko.

180 eragilek deitu dute eskubide zibil eta politikoak defendatzeko manifestazioa

Euskal Herriko 180 eragile baino gehiagok deitu dute bihar Bilbon egingo den manifestazioa, 17:30etan, Plaza Eliptikotik. Eusko Jaurlaritzaren “kriminalizazioaren aurka eta eskubide zibil eta politikoen defentsa” aldarrikatzeko egingo dute mobilizazioa. Gaur goizean aurkeztu dute deialdia Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

Alde Zaharreko segurtasun kameretan sabotaje ekintzak egin dituzte, “kontrol sozialaren aurka”

Ekintzaren bideoa jaso du Hala Bedik.

Archives by Month:

Archives by Subject: