Etxegabetze ilegal bat gelditzea lortu du Auzoan Bizik
Gasteizko erdiguneko etxebizitza batean bizi diren ama, 6 urteko alaba eta gizon bat kanporatzen saiatu ziren etxejabea eta Ertzaintza, inolako agindu judizialik gabe eta modu ilegal batean. Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak esku hartzea lortu zuen eta etxegabetzea bertan behera geratu zen.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak jakin zuen aurreko astean etxegabetze bat gauzatzen ari zirela Gasteizko erdiguneko etxe batean. Bertan bizi dira ama bat, bere 6 urteko alaba eta gizon bat, eta hilabeteak daramatzate “egoera ezegonkorrean”. Izan ere, duela gutxi arte beste gela bat berrakuratzen zioten bikote bati baina hauek azken hilabeteetako dirua lapurtu eta alde egin zutela azaldu dute sindikatutik. Horren berri eman zioten etxejabeari, baina hark burofax bidez eta inolako prozesu judizialik hasi gabe jakinarazi zien etxetik atera behar zutela. Bertan bizi direnak gustura egon ez arren, nora joan ez dutela azaldu dute.
Ekainaren 30ean, goizeko hamarrak aldera, etxejabea eta bi ertzain etxearen atarian agertu ziren, agindu judizialik gabe. Legez kontrakoa izan arren, “ertzainek bizilagunei etxea uzteko agindua eman zieten, eta giltzak jabeari ematera behartu zituzten”. Auzoan Bizitik gaineratu dute ertzainek, “gauzak jasotzen hasteko eta pare bat ordu beranduago itzuliko zirela” esan zietela, ordurako “dena prest eta etxetik kanpo” egon behar zuela argituz.
Bizilagunak sindikatuarekin harremanetan jarri ziren eta hauek jabearekin hitz egitea lortu zuten. Jabearen erantzuna “legeak eta bizilagunen eskubideak ez ziotela axola” izan zen. Hala ere Auzoan Bizitik etxegabetze ilegala gelditzea lortu zutela azaldu dute.
Sindikatuak, ertzaintzak izandako jarrera salatu du, “legearen gainetik eta desokupa moduko enpresa mafiosoen metodoak erabiliz”, bizilagunen oinarrizko eskubideen aurka jo baitute. Sindikatuak azpimarratu du gertatutakoa oso larria dela, eta argi utzi du langile klaseak bere eskubideak defendatzeko antolakuntza tresna ezinbestekoa dela, Estatuaren eta etxejabeen gehiegikerien aurrean defendatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
