AfterMovie | Hala Bedi Rock 2026
Egun euritsua izan bada ere sekulako giroa egon da Gasteizko Gaztetxean. Hala Bedi Rock honetan Disbauxa, Zankarron Blues, Caballo Muerte eta Berbalabanakaz egon dira oholtzan erritmo biziak astintzek. Festa amaitzeko Beat Arteaneko lagunak egon dira biniloak eta dantzalekua sutan jartzen.
HALA BIDEO | Mercedeseko suhiltzaile industrialak greba mugagabean
Mercedeseko suhiltzaile industrialek 50 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean hitzarmen duin baten alde borrokan. Iker Babio suhiltzailearekin hitz egin dugu beraien aldarriak entzuteko eta datozen mobilizazioen inguruko informazioa plazaratzeko. Datorren ostegunean, martxoak 12 manifestazio bat egingo dute Bilbo Plazatik hitzarmen duin bat exijitu, langileen arteko batasuna aldarrikatu eta borroka kolektibo bat artikulatzeko.
HALA BIDEO | Kamerak eta mikrofonoak ikastetxeetan
Kurtso hasieran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikastetxe publikoetako ikasgeletan kamerak eta mikrofonoak instalatzen hasi zen. Hezkuntza komunitatearen parte handi bat erabakiaren kontra agertu da. Zabalgana BHIko bi irakaslerekin hitz egin dugu honen inguruan.
HALA BIDEO | Martxoak 3: Mende erdia borrokan daraman herria
Martxoaren 3an, Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenean, milaka herritar kalera atera ziren justizia, egia, memoria eta erreparazioa eskatzeko. Mobilizazio haien laburpena duzue hemen, Jon Maiaren hitzekin. Mende erdia igaro da, baina borroka ez da amaitu: herriak ez du ahaztuko!
TRAILER 50 años de M3moria | El domingo a las 20:00 el vídeo completo
𝟱𝟬 𝙪𝙧𝙩𝙚𝙩𝙖𝙠𝙤 𝙈𝟯𝙢𝙤𝙧𝙞𝙖
1976ko Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskitik mende erdira, egun hura bizi izan zutenak egungo gazteriarekin eseri ditugu.Bideo hau ez da oroigarri bat bakarrik, beharrezko zubi bat da.Bost hamarkadatan banandutako bi belaunaldi batu ditugu, M3moriaren hariak bere horretan jarraitzen duen jakiteko.
HALA BIDEO | Defenda dezagun Rojava!
Gaur egun Rojavak bizi duen mehatxu existentziala dela eta Askapen Mugimendu Kurduak nazioarteko ekintza astea antolatu du urtarrilaren 25etik otsailaren 1era. Honen baitan antolatu dira zenbait kolektibo Errekaleor Auzo Askean ekintza bat burutzeko.
HALA BIDEO | Negozioaren eta pribatizazioaren aurrean zaintza sistema publiko komunitarioa
Denon Bizitzak Erdigunera dinamikaren baitan manifestazioa egin dute abenduaren hamahiruan Gasteizen, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta udalei zaintza sistema publiko eta komunitario bat eskatzeko.
Trailer | KORTA, ASKATASUN HAIZEA
1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da.
HALA BIDEO | «Las campesinas y campesinos tenemos los mismos problemas en todo el mundo»
La semana del 17 al 21 de junio, visitaron Araba Claudia Montoya Ruiz, de la Corporación Penca de Sábila (Colombia), y Celso Averos, de Fundación Maquita (Ecuador), en el marco de la Comunidad de Aprendizaje en la que ambas participan junto a la ONGD SETEM Hego Haizea y la cooperativa alavesa Sustraiak Habitat Design.
HALABEDITARRAK | Igor Elortza: “Mundu guztia ari da agurtzen euskal panorama musikalean”
Urte eta erdiko ibilbidearen ostean, agur esatera dator Anonyme Popular, Igor Elortza eta Rafa Ruedaren proiektua. Elortza izan dugu Hala Bedin, bere ibilbideaz, bertsolaritzaz eta bizitzaz hitz egiten. Maiatzaren 31n izango dira Jimmy Jazz aretoan.
HALA BIDEO| Feministok Gerrari Planto!
Para la guerra nada, todo para la vida / Gerrarako ezer ez, bizitzarako dena.
