Uhintifada : Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
Uhintifada 427. Iragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
