AfterMovie | Hala Bedi Rock 2026 vol. II
Kullen, Dirdaia, Daño Dolor, Lohi Ensemble eta Gasteiz Soul Clubekin batera dantzatu genuen Gasteizko Gaztetxean urriaren 3an. Bost formazio anitz, musikaren adar ezberdinak lantzen dituztenak bakoitzak bere perspektibatik.
Aurten Hala Bedi Rock-ek bi edizio izan ditu, lehenengo edizioa martxoan izan zen eta oraingoa urrian. Hemendik aurrera, gure jaialdi hau irailean edo urrian egingo dugu eta horregatik izan ditugu aurten bi edizio.
Ohitura bihurtzen hasi denez, edizio honetan euriak protagonismoa hartu du. Gau horretan bertan Bilboko kaleak urez bete ziren. Gasteizko Gaztetxean berriz, azken jenerazioko lona batek babestu gintuen kanpoko ekaitzetik. Eguraldi txarrak ez zuen ordea jendea geldiaraztea lortu, zapatilak jantzi eta lokatzetara etorri ziren lagun eta gertukoak irratiaren festa hau ospatzera.
Eskerrik asko beste behin Hala Bedi Rock posible egin duzuenoi, txandetan egon zaretenoi, eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta gerturatu zaretenoi eta taldeei gure lana horren erraza egiteagatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
