O no será-Edo ez da izango: O no será | Identitateak dantzan (I)
Irratsaio honetan, identitateak dantzan jarri nahi genituen, horretarako berorien errepaso historikoa egin genuen, ondoren gure artean galdera potolo hauen inguruan hitz eginez: nola apurtu sistema heteropatriarkalarekin identitate binaristekin ez badugu bukatzen? Eta nola egin sistemak binarismotik ateratzen diren identitatez ez bereganatzeko (pink-/purplewashing)? Nola kokatzen dituzu identitateak euskal komunitatean edota Gasteizen? Ze zailtasunak topatzen ditugu trans identitateak garatzeko? Erreferente gutxi ditugu, zeintzuk daude? Non bilatu ditzakegu (internetez aparte)? Nola egin binarismoan berriro ez jausteko? Nola kokatu identitateak feminismoetan?
Irratsaioa erreferente ezberdinekin amaitu genuen, hementxe zerrenda:
- Liburuak:
- Marc C. Llop: “Construccions identitàires. Construcciones identitarias. Work in progress”
- Hainbat idazle: “Genero Ariketak. Feminismoaren subjektuak”
- Miquel Missé eta Gerard Coll-Planas: “El género desordenado”
- Judith Halberstam: “Masculinidad femenina”
- Alison Bechdel: “Unas bollos de cuidado”
- Coll-Planas, Gerard eta Vidal, Maria: “Dibujando el género”
- Ikus-entzunezkoak:
- Gabriel Baur: Venus boyz
- Fake orgasm
- Lucía Puenzo: XXY
- Celine Sciamma: Tomboy
*Argazkiak 2017ko Urria Transerako Gasteizen Mugimendu Feministak egindako erakusketakoak dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!