O no será-Edo ez da izango: Zein da gorputz batek norabide batean hartzen duen hedadura?
Gaurkoan Emakume* abertzaleon topaketa feministak eta zaintza publiko eta komunitarioaren aldeko mobilizazioez aritu gara.
Azaroan murgilduta gauden honetan, gogoratu behar dugu aurreko urteko azaroko bukaera data oso esanguratsua izan zela, Greba Feminista Orokorra izan genuen azaroaren 30ean. Euskal Herri osoan, ehundaka lagun kalera irten ginen zaintza publiko eta komunitario baten alde.
Urte honetako azaroa ere oso potente datorkigu. Alde batetik azaroaren 16an, Emakume* abertzaleon topaketa feministak gauzatuko dira Laudion “Gorputz batek norabide batean hartzen duen hedadura” lelopean, eta bestetik, grebaren urteurrenean ere kalera irtengo gara euskal herriko hainbat txokotan. Eta gainera, urtero bezala, aurton ere azaroaren 25ean kalean izang gara, emakumeon aurkako erasoak zalatzeko.
Beraz, bi kontu hauek jorratzeko, bi gonbidatu izan ditugu gurekin. Aurreko topaketetan emandako eztabaidak eta ondorioak azaltzeko eta aurtengoen berri emateko, Ekhine Petriati, Euskal Herriko Bilgune feministako kidea elkarrizketatu dugu. Eta beste alde batetik, zaintza publiko eta komunitarioaren aldeko mobilizazioez hitz egiteko Maialen Saez de Okariz gasteizko mugimendu feministako kidea izan dugu.
Irratsaioa girotzeko Perlataren “Vino y jazmín” eta “Un gramo” abestiak entzun ditugu, eta baita Berba labanakaz taldearen “Arantza purea”, “Brenda” eta “Izan ridikulx” ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!