Okupazioaren zeru-muga
Aldaketa garaia, azkarra eta antzemangarria bizi dugu. Gaurko krisi kapitalista, azken hamarkadetan zehar egonkorturiko eskema eta ereduak haustera dator. Biztanleriaren miseria handituz doa, soldata ez da jateko aski; erakunde burgesen pobreziari aurre egiteko ahalmena urrituz doa (pentsioak de facto jaisten doaz, RGI gisako laguntzak ere bai…). Bere aldetik, Estatua, burgesiaren morroi den gisan, honen interesen arabera armatuz doa: indar polizialei eta militarrei zuzenduriko aurrekontuak handitzearekin batera (alderdi parmalentario guztien onespenarekin), legeak gordintzen ari da.
Mundua horrela, alderdi parlamentarioekkudeatzen duten arazo nagusia ez da miseria, baizik eta hau pairatzen dutenen jokabidea. Lehentasuna ez dela miseriarekin bukatzea, baizik eta honi aterabide polizial eta penala ematea, jabetza pribatuaren eta kontsumoaren dinamikak bermatzeko. Hiritarron segurtasuna bermatzearen aitzakipean, inoizko Gobernurik progresistena, PSOEalderdi nagusiaren partez, jabetza pribatuaren defentsarako neurri indartsu eta eraginkorrekin dator.
Jakinaren gainean gaude, datozen hilabete eta urteetan, miseria areagotuz joango dela. Orain dakusaguna (inflazioa, prezio eutsiezinak, etab.) datorrenaren itzala baino ez da eta legezko bidetik etxebizitza lortzeko ezintasunaren aurrean, proletalgoari, bilutsirik gaudenontzat, bi aukera geratzen zaizkigu: etxebizitza okupatzea edota espetxere batean zimeltzea, ez baita zinez beste aukerarik.
Zeru-muga horretan, etxebizitza okupatuen hustea azkartzeko eta errazteko legeak dakartza Gobernu progresistak. Orain arteko eskuin-indarren amets hezea zena, kapitalaren ezker alderdien muina bilakatu da. Lege-proposamen honek eraikin okupatuen huste espresak (48 ordutan) aurreikusten ditu; epaiketa, eta beraz, defentsarako aukerasaihestearekin batera; jabe handiei (bankuei eta putre-funtsei) orain arte baliatu ezin zutenbide azkarra eskainiz.
Finean, etxebizitza eskubidea urratzen du legeak, egoera zaurgarrienean direnen gainean manipulaziorako instrumentu ederra suertatuz: papergabeak edotaalokairua beltzean dutenak okupatzen dabiltzala argudia dezakete jabe ertainek legearen bidez, haien exigentziak indarrez bermatzeko. Aurreko garaiei begira ere, lehen hein bateanberen kabuz defendatzen ahal ziren gaztetxe, zentro sozialista edota okupatu oro mantentzea zailagoa izango da orain; are gehiago berriak okupatzea.
Legea, okuparen figura kriminalizatzeko kanpaina luze eta sendo baten fruitua da. Bainan okupa hori proletario bat besterik ez da, bizirauteko bitartekorik ez duena. Lege honen arriskupean, funtsean, langileria osoa dago.Gogoratu behar dugu proletario guztiok garela okupa potentzialak, errenta zein hipoteka amaigabea ordaintzen bagabiltza ere orain. Lege honen bidez, ordena publikoa eta hiritarron segurtasunaren izenean, biztanleriaren gehiengoari bizitzeko eskubidea ukatzen zaio eta miseria kriminalizatzen da. Horregatik, miseriaren kudeaketa hutsetik at, bizi bitartekoen unibertsaltasuna, dohakotasuna eta kalitatea zeru-muga ezartzen duen projektu baten eskutik, abenduaren 10ean Gasteizen zein Iruñean egingo diren mobilizazioetan itxaroten zaituztegu.
Unai Aristizabal, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidea
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!