O no será-Edo ez da izango: Indarkeria instituzionalaren adibide bat, APASOSen kasua
Biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu, baita Gasteizko Mugimendu Feministari ere.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ate joka daukagun honetan, biolentzia instituzionalaren gaiari helduko diogu. Biolentziak hamaika aurpegi ditu, baina honen iturburua instituzioetan datzanean, azaroaren 25aren bueltan diskurtso eta kolore morez azaltzen zaizkigun horiek beraiek erantzule edota konplize direnean, are larriagoa eta salagarriagoa dela deritzogu.
Horregatik, gaurko irratsaioan biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu.
Txakurtegi horretan boluntario lanetan zeuden 7 emakumek udal-txakurtegiko langile gizon baten aldetik sexu-abusuak, umiliazioak eta tratu iraingarriak jasan zituztela salatu zuten. Gasteizko udalak, eraso horien jakitun izan arren, emakumeen hitza zalantzan jarri du eta ez ditu ez lagundu ezta babestu ere egin.
Saio honetan bi gonbidatu izan ditugu: alde batetik, Nuria Pérez-Cárcamo APASOS animali babeserako elkarteko lehendakaria. Eta bestetik, Alejandra Codesal Celorio Gasteizko Mugimendu Feministako kidea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!