Israelgo itsas armadak zibilak bahitu ditu nazioarteko uretan
Israelgo indarrek Global Sumud-en ontzietako hainbat zibil bahitu zituzten atzo Mediterraneo erdialdean, Gazatik 600 miliatara. Gaur arratsaldean, mobilizazio bat egingo da Gasteizen ekintza horren aurkako protesta gisa.
Global Sumud Euskal Herria-ren hitzetan, bart Israelek nazioarteko uretan egindako ekintzek «eskalada arriskutsua eta aurrekaririk gabekoa markatzen dute». Salatu dute «Israelgo itsas armadak ontziak geldiarazi dituela, komunikazioak blokeatu dituela, sorospen-kanalak barne, eta zibilak modu oldarkorrean bahitu dituela». Gaineratu dute guzti hau nazioarteko uretan gertatu dela Israelgo estatuaren jurisdikziotik kanpo.
Egoera honen aurrean esan dute estatuen isiltasuna are kezkagarriagoa dela. Nazioarteko zuzenbidearen aurkako ekintza hauek ez dute munduko estatu indartsuenen gaitzespenik, ezta atxilotuak askatzeko berehalako eskakizunik ere. Salatu dute egoera honen aurrean erantzunik ez ematea konplizitatea dela, ez neutraltasuna.
Israelgo estatuari eta Europako gobernuei kontuak argitzeko eskatu diote, bahitutako zibilak non dauden azaltzeko. Baita bahiketa hauek errazteko Europar estatuen koordinazio lanak egon diren azaltzeko ere.
Global Sumud Euskal Herria-tik egoera «aurrekari katastrofiko» gisa definitu dute eta esan dute «Munduko gobernuen isiltasunak adierazten duela nazioarteko zuzenbidea modu selektiboan aplikatzen dela eta zibilen bizitza Israelen helburu izan daitekeela, munduko edozein lekutan, edozein unetan, ondoriorik gabe».
Gertakariak salatzeko mobilizazioak deitu dira nazioarte mailan, Gasteizen Correos plazan izango da gaur arratsaldeko 19:00retan.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
