Makroproiektuen kontra mobilizatzeko deia egin dute, lurraldea “espekulazio taula” bihurtzen dutelako
160 udal, administrazio-batzar eta kolektibo sozial baino gehiagok babestu dute Gasteizko manifestazioa, korporazio handien eta funts putreen mesederako soilik ezarritako industria-eredu baten aurrean.
Arabako lurraren defentsaren aldeko plataformak prentsa-aurrekoan agertu dira gaur, lurraldean industria-makroproiektuak agertzen jarraitzea negozio hutsaren eta espekulazioaren logikari erantzuten diola publikoki salatzeko, herritarren beharrak erabat alde batera utzita. Ekitaldian, larunbat honetarako, maiatzaren 23rako, deitutako manifestazioari begira jasotako babes masiboak aurkeztu dituzte. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Gasteizko Bilbo Plazatik, “Makroproiekturik ez!” lelopean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, hiriburuko kaleetan lelo berdinarekin egindako aurreko mobilizaziotik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, erakunde publikoek sistematikoki entzungor egin diote beraien kezkak entzuteari. Lurraldeari entzun beharrean, azpiegitura handien etengabeko agerpenak jarraitu egin du. Poriektu industrialen pilaketa horren benetako motorra zein den nabarmendu dute irmotasunez:”Makroproiektu hauen eskala handiak ez du bilatzen gizartearen beharrak asetzea, baizik eta proiektuen sustatzaileei errentagarritasun handia eskaintzea”.
Alde horretatik, plataformek ohartarazi dute egungo politika instituzionalak “Araba espekulazio-taula gisa erabiltzen duen” lurralde-industrializazioaren ereduan sakontzea besterik ez duela egiten. Lurra eta baliabideak pribatizatzeko dinamika horrek makroproiektuen zerrenda luze bati eragiten dio, besteak beste: Abiadura Handiko Trena, makro-zentral eolikoak eta fotovoltaikoak, goi-tentsioko eta oso goi-tentsioko lineak, makro datu zentroak, biometanizazioko makro-plantak, zentro logistikoen eta industrialdeen zabalkuntza, harrobiak, dikeak eta aireportuaren zabalkuntza, edo errepide bidezko merkantzien garraioa areagotzeko proiektuak. Deitzaileek azaldu dutenez, ekimen horiek guztiek ezaugarri bera dute: eskala handiko etekin ekonomikoa lehenestea, landa-eremuen eta ingurune naturalen suntsiketaren bidez.
Merkatuaren mende dagoen eredu honen ondorioak benetako “espoliaziotzat” jo ditu gizarte-mugimenduak. Irakurritako testuan zehaztu dutenez, merkantilizazio-egoera honek “paisaia mintzen du, ondasun naturalak pribatizatzen ditu, lur eta mendi komunalak desjabetzen dizkigu, landa-eremuko bizi-proiektuak hausten ditu eta gure komunitateak abandonura bultzatzen ditu”.
Korporazioen negozioa salatzeko ikuspegi horrekin, plataformek adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren egungo Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) interes finantziarioen mende dagoen tresna gisa funtzionatzen duela, “multinazional energetikoentzat jarritako alfonbra gorrian” bihurtuz, landa-eremuen industrializazioa bultzatuz tokiko komunitateak kontuan hartu gabe. Era berean, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) babestutako azelerazio-politikak zentsuratu dituzte, eta diru publikoko 80 milioi eurorekin inbertitzaile pribatuak erakartzea leporatu diote, makroproiektuak LPSan izendatutako “sakrifizio eremuetan” instalatzea errazteko. Enpresen etekinei lehentasuna ematearen arazo bera berdin-berdin errepikatzen da Euskal Herriko beste leku batzuetan ere, sustatzaile pribatuekin eta interesdun instituzio publikoen utzikeria eta informazio-ezkutatze berberarekin.
Arabako lurraldea espekulazio-hobi izatearen aurkako jarrera sendoak adostasun masibo eta historikoa jaso du. Azken asteotan, manifestaziorako deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal baino gehiagoren, eta Euskal Herri osoko ia 90 kolektibo eta eragile sozialen babes formala jaso du.
Plataforma deitzaileak:
Mobilizazioa lurraldeko elkarte-, auzo- eta sektore-sare zabal batek bultzatzen du elkarlanean, besteak beste hauek osatua: AHTrik Ez Arabako Haranak, AHTrik Ez Lautada, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Araba Bizirik, Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske, Aramaixo Bizirik, ATACA, Biharko Lautada, Dikerik Ez, Horrela Ez Argantzun, Horrela Ez Badaiotz, Horrela Ez Iruña Oka, Horrela Ez Kuartango, Horrela Ez Lautada, Horrela Ez Valles Alaveses, Legutio Borrokan, Por Trespuentes, Proiektu Honi Ez! (Arratzua-Ubarrundia), SOS Margarita, UAGA, Urkabustaiz Babestuz, Zigoitia Bai eta Zuia Bidean.
Amaitzeko, gabezia sozialaren eta etekin pribatu handiko eredu honen aurrean lortutako erantzun kolektibo handiari dei eginez, plataformek aho batez deitu dute Arabako gizarte osoa larunbat honetan, arratsaldeko seietan, Gasteizko Bilbo Plazatik abiatuta masiboki mobilizatzera, lurra defendatzeko eta makroproiektuen espekulazioari uko egiteko agindu ukaezinarekin.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
