Etxebizitza eskubidea: Auzoan Bizi

Etxebizitzaren auzia pil-pilean dagoen honetan, Auzoan Bizi etxebizitza sindikatuko Trilarrekin hitz egin dugu. Driss eta Sanaeren etxegabetzeaz, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareaz eta Auzoan Biziren inguruan aritu gara.

Hala Bideo: La Juaniren desalojoa iruditan

La Juani bloke okupatuko pisu bat etxegabetu zuten ertzainek eta udaltzainek. Goizeko gertakarien bideoa duzue bertan.

Bigarren aldiz hartu dute ertzainek La Juani

Eguerdiko hirurak aldera berriro ere gerturatu dira ertzainak La Juani bloke okupatura. Oraingoan, aitzakia, goizean desalojatu duten etxean alarma bat ipintzera etorri den teknikoari sarrera bermatzea izan da.

La Juaniko pisu bat desalojatu dute udaltzainek eta ertzainek elkarlanean

La Juaniren atean hiru txerritxo marraztuta daude, baina oraingoan ez da otsorik agertu. Poliziak etorri dira desalojoa gauzatzera. Poliziek bigarren pisua hustu duten arren, garaipen zantsuekin bukatu den desalojoa izan da. Izan ere, La Juanik, Judimendin jarraituko du.

Osasun mentalak Gasteizko eszenatokiak hartuko ditu

Les Bobé Bobé antzerki taldeak Sukharte jaialdia antolatu du. Ekimenak arte eszenikoak eta buru ongizatea uztartuko ditu, eta urriaren 9tik 18ra bitartean hainbat jarduera antolatu dituzte Gasteizko txoko ezberdinetan.

Asimilazioaren eta indar errepresiboen kontra mobilizatuko da Aske Antolakundea

Datorren urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, manifestazioa deitu du Aske Antolakundeak Gasteizen, “Asimilazioa borrokatu, indar errepresiboak suntsitu” lemapean. Manifestazioaz hitz egin dugu Askeko kideekin.

hacked by trenggalek6etar

hacked by trenggalek6etar

hacked by trenggalek6etar

hacked by trenggalek6etar

EHUri adierazpenetatik konpromisoetara igarotzeko exijitu diote

EHU Palestina taldeak elkarretaratzea egin du gaur Arabako campuseko errektoreordetzaren aurrean. EHUri Israel eta CAFekiko dituen harremanak eteteko exijitu diote.

Polizia gehiegikeriari aurre egiteko tresnak bilatzen

Txago ekimena 2021an Gipuzkoan sortutako taldea da, eta estatu indarkeriaren erregistroa dokumentatzea du helburu: indarkeria poliziala jaso, gorde eta zabaltzeko tresna gisa aurkezten du bere burua. Polizia indarkeriaren 2025eko urteko txostena, Karrikaratu txostenaren hirugarren lana, aurkeztu zuten Errekaleorren joan den irailean.

Azken egunetako etxegabetzeen kontra mobilizatzera deitu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Gutxienez, adingabeak dituzten hiru familia etxegabetu dituzte Gasteizen azken hamar egunetan. Gasteizko Udal taldea seinalatu du Sindikatuak, eta etxegabetzeen kontrako elkarretaratze bat deitu du gaur, 19:00etan, Andre Mari Zuriaren Plazan.

Kutxipasa – Faxismoa Suntsitu

“Faxismoa Suntsitu” lemapean ehunka pertsona mobilizatu ziren Gaztetxeak deitutako Kutxipasan. Gaztetxeak pairatutako eraso faxistak zein beste auzo batzuetan gertatu diren erasoak irmoki salatu dituzte. “Kaleak gureak dira” aldarrikatu dute Gaztetxetik, faxismoari eta faxistei aurre egiteko konpromezua berretsiz.

Archives by Month:

Archives by Subject: