Maialen (Nor antiespezista): “Donostiako Aquariuma bai hiriaren zein animalien esplotaziorako tresna da”
Azaroaren 1ean, duela hilabete, elkarretaratzera deitu zuten Euskal Herriko Mugimendu Antiespezistako kideek Donostiako Aquariumean. “Erresistentzia ekintza pasiboa” izan zen arren, Ertzaintzak hiru kide atxilotu eta beste bederatzi identifikatu zituen. Ertzaintzak gertakariaren ostean hartuko dituen neurrien zain jarraitzen dute.
