Asisko Urmeneta: “Euskal Herrian sorgin ehiza kontrol politikorako tresna izan da”
“Ni ez naiz sorgina -Suak errerik, keak gorderik-” tituludun dokumentala du esku artean Asisko Urmenetak. Sorgin ehizaren inguruan eraki diren hainbat mito eraitsi, eta atzean zeuden interes politikoak agerian uzteko asmoarekin dator dokumentala. Goteo plataformatik dirustatze parte-hartzaile bat jarri dute martxan, nahi eta ahal duenak bultzada eman diezaion proiektuari.
