Urte hasierako lan heriotza salatu dute sindikatuek patronalaren aurrean

Urtarrilaren 2an gertatutako lan heriotzari erantzunez, elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak SEA patronalaren egoitzaren aurrean. Arratsaldean ere elkarretaratzea burutuko dute, Greba Komiteek deituta, Hegoladeko Gizarte Etxearen aurrean.

Urtarrileko mobilizazioaren inguruko solasaldia Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Arantza Oiarbiderekin[:es]La manifestación de enero: coloquio con Jose Ramon Lopez de Abetxuko y Arantza Oiarbide

Larunbat honetan burutuko den presoen eskubideen aldeko manifestazioa aitzaki hartuta, Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Arantza Oiarbiderekin egon gara, manifestazio honek suposatzen duenaren inguruan hausnartzeko. Jose Ramonek espetxe barrutik izan du mobilizazio hauen berri 29 urtez. Arantzak aldiz, espetxealdia senide gisa pairatu du, Jon Etxeberria presoaren ama izanik.[:es]Con la excusa de la manifestación que se va a celebrar este sábado a favor de los derechos de los presos y presas, hemos estado con Jose Ramon Lopez de Abetxuko y Arantza Oiarbide, reflexionando sobre lo que supone esta cita. Jose Ramon ha vivido desde la carcel este gesto de solidaridad durante 29 años. Arantza en cambio, ha sufrido la encarcelación de su hijo como pariente desde fuera.

Aske geratu da Ekaitz Samaniego, espetxe zigorra osorik bete ostean

Zortzi urteko espetxe zigorra osorik beteta, gaur goizean atera da Zuerako espetxetik Ekaitz Samaniego gaztea.

Lan, bizi eta pentsio duinen alde, ofentsibara egingo dute salto Gasteizko gazteek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan sortutako Gasteizko Gazte Komiteak agerraldia egin du gaur Andra Mari Zuriaren plazako balkonadan. Euskal herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdiarekin eta honen aldarrikapenekin bat egin eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diote hiriko gazteriari.

Langile bat hil da Gasteizen aldamio batetik erori ostean

Prekarietateak langile baten bizia eraman du gaur goizean Gasteizen. Urteko lehenengo lan heriotza da hau, iaz 44 langile hil ziren Euskal Herrian.

Archives by Month:

Archives by Subject: