Tertulian, Eliza eta polizia gaitzat hartuta
Hala Bedin Eliza katolikoa ustelduta dagoela askotan aipatu dugu FMan gauden 31 urte hauetan guztietan. Eta horrekin batera, gehien errepikatu dugun leloetako bat “Mucha policia, poca diversión” izan da. Itxura denez, aurrerantzean ere halaxe jarraitu beharko dugu. Izan ere, aste honetan jakin ditugun bi berrik horretara eraman gaituzte: Batetik, eliz-gizon baten sexu abusu kasuarena; eta, bestetik, Ertzaintza gehiago egotearen eskaerarena.
Bi gai hauen inguruan aritu gara Iñaki eta Unairekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!