• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Segreazioarekin amaitzeko proposamena luzatu dio LABek Gasteizko Hezkuntza Komunitateari

Segreazioarekin amaitzeko proposamena luzatu dio LABek Gasteizko Hezkuntza Komunitateari

 30 urtarrila, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Segreazioarekin amaitzeko proposamena luzatu dio LABek Gasteizko Hezkuntza Komunitateari sarreran

LAB sindikatuak, hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egin ostean, hainbat arazo eta gabeziri konponbidea emateko proposamena luzatu dio Gasteizko Hezkuntza Komunitateari. Arabako hiriburuko eskola segregazioarekin amaitzeko proposamen zehatzak jarri ditu sindikatuak mahaiaren gainean.

Azken urtean zehar, gaur egungo hezkuntza sistemari buruzko hausnarketa egin du LAB sindikatuak. Hausnarketa horren ondorioz, hainbat arazo eta gabeziri konponbidea emateko beharra ikusi du sindikatuak eta, orain, Gasteizko Hezkuntza Komunitateari begira txosten bat aurkeztu du Arabako hiriburuan.

Gabezien artean, zazpi nabarmendu dituzte:

  • Hezkuntza eskumenak mugatuak dira Hego Euskal Herrian, eskumenik ez Ipar Euskal Herrian.
  • Hezkuntzaren azpi-finantziazioa.
  • Segregazio prozesuak, bereziki larria, jatorriarengatik eta profil sozioekonomikoarengatik.
  • Hezkuntza ereduari dagokionez, hainbat gabezia: euskalduntzen ez duten ereduak, curriculum arrotzen eragina, ikuspegi androzentrikoaren indarra…
  • Eskola publikoaren eredu zentralizatua.
  • Eskola pribatu eta erlijiosoaren kontzertazio unibertsala.
  • Hezkuntza komunitatearen zatiketa eta konfrontazioa.

Baina, honen gainetik, sindikatuaren “ortzimuga estrategikoa” eskola publiko komunitarioa sortzea dela nabarmendu dute. “Herri, genero nahiz klase ikuspegitik hezkuntza eredu burujabea eta askatzailea nahi dugu, murgiltze eredua, Euskal Curriculuma, hezkidetza, parte hartzea, gardentasuna, laikotasuna, doakotasuna eta aniztasuna izan behar dira hezkuntza ereduaren ezaugarriak”.

Horretarako, hezkuntza komunitatearekin elkarlana sustatu nahi du LABek. Eskola publiko komunitarioaren bidean, hauek dira sindikatuaren esanetan, eman beharreko pausuak:

  • Eskola publiko komunitarioa sortzeko konfluentzia bultzatu.
  • Udalen eta hezkuntza komunitatearen funtzioa indartu.
  • Hezkuntzan BPGren %6 inbertitu, ratioak jaitsiz.
  • Ikastetxe guztietan murgiltze eredua, Euskal Curriculuma, hezkidetza, parte hartzea, gardentasuna, laikotasuna, doakotasuna eta aniztasuna garatu.
  • Egungo eskola kontzertatuen artean ikuspegi komunitarioa dutenekin elkarlan estrategikoa, eskola publiko komunitarioaren bidean.
  • Doakotasun erreala: egungo eskola publikoetan, euskal eskola publiko komunitariorako bidea egin.

Segregazioaren egoera gero eta larriagoa Gasteizen

Ortzimuga estrategikotik haratago, “beharrezkoa den tokietatik hasi behar” dela uste du sindikatuak. Eta, Gasteizko kasua hartu dute hizpide, non eskola segregazioaren egoera gero eta larriagoa den.

Zentzu honetan, “hezkuntza komunitatearen zatiketa ekiditearen aurkako jarrera azaltzen dugu, benetako irtenbide praktikoak bilatzea zailtzen duelako. Ezinbestekoa da modu globalean eragitea. Inguruarekin lan egiten dugun bitartean, ikastetxeekin lan egin beharko da”.

Horretarako, egitasmo estrategiko bat proposatu dute, non eskumenak dituzten Instituzioek (Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak) “konpromiso zehatzak” hartu beharko dituzten eskola segregazioari buelta emateko. Eta “segregatzaileak diren elementuen inguruko hausnarketa” egitea beharrezkoa ikusi dute: kuotak, ikasgelen blindajea, laikotasun eza, hizkuntza ereduak, baremazioak, informazioa/bideraketa eta errealitate demografikoa jarri dituzte adibidetzat.

Proposamen zehatzak

Aurreko guztia aipatuta, hurrengo hau proposatu du LAB sindikatuak:

  • Gasteizko Udaleko Eskola Kontseiluak lan mahaia teknikoa biltzea hezkuntza komunitateko eragile guztiak deituz, sindikatuak barne.
  • Hezkuntza Ordezkaritzak bere momentuan eragileen artean adostutako eta hartu ez ziren neurri praktikoak gaurdanik hartzea.
  • Gasteizko segregazioaren inguruko aurreko lan mahaiaren azterketan sakontzea eta heldu ez ziren gaiei heltzea.
  • Hezkuntza Sailaren ordezkaritza mahai horretan egotea eta Hezkuntza komunitatearekin adostasunez sorturiko akordioak lotesleak izatea.
  • Auzoz-auzo xehetasunez eginiko analisia egitea hurrengo terminoetan:
  1. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta atzerritar jatorriko, behar berezietako edo profil sozioekonomiko baxuko ikasleen portzentaia. Auzoaren/gunearen biztanleriaren portzentaiarekin alderatzea.
  2. Atzerritar jatorriko, behar berezietako edo profil sozioekonomiko baxuko gehienezko eta gutxienezko indizea aplikatzea. Horretarako, auzo/gune bakoitzaren datu demografikoak ikertuko dira. Indize horrek, auzoaren/gunearen errealitate sozialari erantzun beharko dio.
  3. Zuzentzeko portzentaiak aztertu eta neurriak proposatu. Inoiz ez da izango soilik ikasleen banaketa bat. Neurriak integralak eta sistemaren desorekak konpontzeari begira izan beharko dira: familien eskaerari loturiko informazioa, deribazioa eta kanalizazioa zuzena eta sistema orekatzeari begirakoa, behar berezietako eta espezifikoetako ikasleen kopuruak ezagutzea, “matrikula biziaren” kudeaketa egokia eta gardena.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← De las negociaciones en parejas y la influencia del amor romántico en ellas
Salhaketa pide cuentas al Gobierno de España tras la muerte de un joven en la cárcel de Zaballa →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT