A desalambrar: O-28 Badatoz Askapenaren Brigadak!
Martxan dago jada Askapenaren Brigada kanpainia, euskal herriko erakunde internazionalistak bere brigadetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du apirilaren 9rarte. Aurtengo kanpainaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, gaurkoan Askapenako kide den Urtzi Iriarte elkarrizketatuko dugu. 1976ko otsailaren 27an Saharar Errepuklika Demokratikoaren izendatzea burutu zuen Nazio Kongresu Sahararrak. Abestiaren erradiografian urtemuga hontaz baliatu gara Mariem Hassan emakume saharar honen ‘Haiyu’ kantua, eukeraz ‘eutsi!’ zitekeena entzuteko. Datorren martxoaren 11an Bilbon burutuko den NATOren aurkako manifestazioa aitzaki, inperialismoaren beso armatu honek duen historia kriminalari so gabiltza. 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!