A desalambrar: O-21 OTAN-EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIIMPERIALISTA!
Datorren ostegunean, otsailak 23, Gasteizko Errekaleor auzoan izango den hitzaldia aurkeztu nahi dizuegu. Iñaki Gil de San Vicentek eskeiniko digun solasaldiaz eta martxoaren 11 NATOren aurka antolatutako mobilizazioaz hitz egiteko Askapenako kide den Ester Muñoz elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografian klasiko bat, memoria eta itxaropena bizirik mantentzeko balio duten kantu horietako bat eskeintzera gatoz. 'El derecho a vivir en paz' abestian Vietnamen demostratu zuten bezala, antolakuntza eta borrokaz badelako garaipenerako tartea gogoraraziko digu Victor Jarak. Gaurko kolaborazioan liburu bat aurkezteko asmoz datorkigu Iñigo Bilbao. El Viejo Topo argitaletxeak 2021an kaleratutako 'Quiebras y pugnas del tablero político mundial' non nazioartean eta geopolitikan iaioak diren hainbat izen ezagunen 11 artikuluren bilduma topatuko dugun.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!