Ogi Beltza: Italia Speciale
Pizza jan, ardoa edan, gehio jan, italieraz parasitatu, eta pare bat elkarrizketa. Giacomo Bolonia hiriko bizilaguna da, eta hiriko zein herri mugimenduetako erradiografia bat egin digu. Elia, Sasso eta Luca, berriz, Bresciakoak dira eta euren hitzetan "munduko musika talderik okerreneko" hiru kideak izan ziren. Ogi Beltzan inoiz egin dieten lehenengo elkarrizketa egin diegu, primizian, taldea "kadukatu" eta hainbat urtetara. BIBA BRESCIA ETA BOLONIA!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!