Hiru kortxea: Feline taldeari elkarrizketa
Feline. Hala du izena Bermeo eta Gernika artean sortutako taldeak. Disko berria dute eskuartean, eta zuzenekoetan ari dira aurkezten. Gurekin, Ruben Garatea teklatu eta sinte-jotzailea izan da. Horretaz gain, Sega Sound Killers, Cuchillo de Fuego, Keia, Saia Goait, Sacco, Perlata, the Dillingers, Broken Brothers Brass Band, Dr Sax, Bidelapurrak eta Benizze egitasmoen kantu bana entzun ditugu, albisteak zein agenda errepasatu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!