A desalambrar: A-5 Gerrak dakarkigun Europa!
Brigada kanpainaren baitan hitzaldi bat antolatu du Askapenak datorren ostegunean Gateizko Hala Bedi tabernan: 'Gerrak dakarkigun Europan' izenburupean burutuko den solasaldia aurkezteko Askapenako kidea den Shaila Fernandez elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografian borroka eta erresitentzia antifaxistak ekarri nahi ditugu gogora Woody Guthrie abeslari estatubatuarrak Liudmilari eskeini zion kantuarekin, Miss Pavlichenko. Liudmilak ehunka nazi akatu zituen baina pertsona bakar bat ere ez. Osteko kolaborazioak ur gazitan murgiltzera eramango gaitu. Itsasoa, atuna eta piratak izango ditugu gaur mintzagai Jon Mikel Frenandezi esker. Herri arrantzalea ginela bagenekien bai, baina arrantzan non eta nola ibiltzen garen ere bai? Hitzak tartetxoan Aleksandra Kollontairen jaiotzaren 150. urtemuga ospatu nahian, emakume boltxebikea, marxista eta iraultzaile honek 1926an idatzi zuen bere autobiaografiaren berba batzuk eskeiniko dizkizuegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!