Ezinezko errezeten bila: 7. Auzoa euskalduntzen
Irratsaio honetan, gure sukaldean, Muinoko mudantzetako kide bati egindako elkarrizketa.

Euskararen kontseiluak abenduaren 18an presazko agerraldia egin zuen “euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldia gordindu zela iritzita” (Berria). Prentsaurrekoan, bi urte eskasean ehun sententzia baino gehiago ebatzi zirela euskararen normalizazioaren kontra azpimarratu zuten. “Atzean hizkuntza ideologia supremazista dago, euskara betiko minorizatua nahi duena, gaztelaniaren nagusitasun estatusa mantentzea helburu duena”, salatu zuen Kontseiluko idazkari nagusia den Idurre Eskisabelek.
Euskararen egoera zaila da, baina Kontseiluak kexa hutsean geratu beharrean aurrera egiteko asmoa berretsi zuen eta euskaltzaleen aktibaziorako deia egin zuen, abenduaren 27rako Bilbon antolatua duten ekitaldi handiarekin: Pizkundea.
Irratsaio honetan, gaiaren inguruan hitz egiteko Gasteizko Alde Zaharreko eragile berri bateko kide batekin, Jonekin (asmatutako izena), solastu gara. Eragilea Muinoko mudantzak da, Gasteizko Alde Zaharreko euskaldunon hizkuntz-eskubideak bermatzeko, kaleak, eraikinak eta bestelakoak birgaitzen dituena.
Sukaldean, Sara Zozayaren Attä diska entzun dugu.
Jonek errezeta erraza ekarri digu:
Neguko entsalada
| Osagaiak: | Pausoak: |
|
|
Erreferentziak:
- 2036: inguruan «nagusiki» erdara, eta ia arnasgunerik ez (A. I. – Berria – 25.07.10)
- Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua
- Pizkundea
- Senpereko sorginkeriak (I. B. – Berria – 25.12.19)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
