Anatema: #5 atala: N O R M A L A (ginkana)
5. atal honetan Ehgam Donostialdea+eko kideen IraQueerle taldetik ekartzen diguten Jeanette Winterson-en "¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal?" liburuaren hausnarketarekin hasi gara. Ostean, Xiberura egin dugu salto eta bertan ospatutako Bekat'uros festaren antolatzaile den Atharratzeko Prefosta Gazte kolektiboarekin elkarrizketa bat izateko. Jarraitzeko, June Fernandezekin telefonoz aritu gara BIZI, bisexualitatea eta euskal komunitatea lotzen dituen proiektua, ezagutzeko. Bestalde, Anan Tema berri bat ere izan dugu. Denetarik, ginkana bat izan den programa honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!