Kurdistan Uhinetan: 2×2 Turkia-Irak akordioa, Kurdistango Emakumeen irakurketa eta Legerin
[24-4-15] Gaur, apirilak 15, bigarren kolaborazioa egin dugu Suelta la Olla magazinean. Aurrekoan esan bezala, iazko hamabosteroko irratsaioa ordez, hilabeteroko kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratian. Hileko 3. astelehenetan. Gaur, hainbat gai izan ditugu izpide. Alde batetik, berrien atalean azken urteetako egoeraren laburpena, Turkia eta Irak sinatu berri duten akordioa eta Turkian egondako udal-hauteskundeak. Eta bestetik, Kurdistango Emakumeen Mugimenduaren irakurketa M8aren harira eta Legerin aldizkarian argitaratutako argitalpen-oharra. - "Latir en libertad" abestia: https://www.youtube.com/watch?v=Mmq0jiDP5ao - Legerin aldizkariaren 13. zenbakia: https://www.revistalegerin.com/_files/ugd/0e6d9b_3edb588828884fee8fb64abc7ebf77de.pdf (eus)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!