Ezinezko errezeten bila: 2. Hala Bediko programazioaren sukalde lanak
Gaurkoan, Hala Bediren sukalde lanetara hurbildu gara programazio lantaldearen eskutik.
Urriaren 25ean, @hala.bedi -k bere ikasturteko parrila aurkeztu zuen Hala Bedi tabernan, ohikoa den moduan. Zuzeneko emisioan aurkeztu zituen irratsaio berriak, eta ondoren bazkaria egin zuten. Aurten, euriak ez zuen baimendu parrila fisikorik taberna kanpoan jartzea, baina giroa ederra izan zen berdin-berdin!
Hala Bedin sukalde lan asko dago, batez ere, erredakzio lanetan, baina baita teknika eta programazioaren aldetik ere. Azken hori izan da azken irratsaioan hizpide izan duguna: zer nolako laguntza behar dute irratsaioek hasieran? Parrila aurkezteko zer egin behar da aurretik? Finean, zein dira Hala Bediren sukalde lanak?
Horren inguruan hitz egiteko, programazio lantaldeko iñakorekin hitz egin dugu; Hala Bediren sukaldean, MICE-ren “Zer dugun irentsi” abestia erreproduzitzen zen bitartean.
Albondigak edo bolatxuak etxean egindako tomate saltsan
| Osagaiak haragiarekin: | |
|
|
| Tomate saltsarako: | |
|
- Tomate saltsa:
- Tomatea garbitu eta galdarraztatu azala kentzeko (aukeran, nahi duenak saltsa azalarekin egitea);
- Tomatea egosi eta xehatu;
- Bitartean poteak esterilizatu (uretan irakin);
- Saltsa kristalezko poteetan sartu eta ondo itxi;
- Poteak Maria bainuan itxi eta buruz bera utzi hoztu arte.
- Albondigak edo bolatxoak:
- haragia edo bolatxoak prestatu.
- Albondigak edo boolatxoak saltsan nahastu eta gozatu!
Aste honetako erreferentziak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
