Azaroaren 11ko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak
Astearte goizean egin dute erregistroa LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Beraien erranetan, azaroaren 11ko grebak "Euskal Herritik Euskal Herriarentzat" deialdia izan behar du. Deialdi bateratua lantzen ari direla erran dute.
