Valderrama efektua
Orain dela urte batzuk birala egin zen ikonoa. Futbol partidu batean Espainiako selekzioko Michel jokalariak barrabilak ikutu zizkion Valderrama jokalari arrazializatuari. Berehala zabaldu zen mundu osora irudia, gehiago txiste moduan eraso sexista legez baino.
Orain dela gutxi birala egin zen ikonoa Hermoso izan zen, Rubialesek musu bat eman ziolako. Eraso sexistatzat hartu zuten komunikabide guztietan, eta egun epaiketa egiten ari dira horren kontura.
Oraintsu Mapi Leon neska futbolaria bihurtu da birala Daniela Caracas futbolista kolonbiar arrazializatuari aluan ikutu batzuk egiteagatik futbol partidu batean.
Valderrama efektua deitzen diot nik emakumeen futbolak errepikatzen dituen arketipo guztien bilduma osoari: Gizonezkoen futbol zikin berbera errepikatzen dute emakume futbolistek, hau da, denbora galdu, faltak antzeztu, arbitroari protesta oldarkorrak egin inongo arrazoirik gabe, fair play ahaztu… Joko zikin fisikoa errepikatzen dute, hau da, sarrera gogorrak egin, jarrera harroak adierazi… Imintzio eta keinu berberak imitatzen dituzte, golak ospatzeko moduan, kameren aurrean hitz egiten dutenean hitz estandarizatu berberak errepikatzeko…
Valderrama efektu biduma orain gizonen sexismo eta arrazakeriarekin osatu da. Bide txarretik abiatu eta garatzen ari da emakumeen futbola, eta gol ederra sartu diote berdintsunari eta arrazakeriaren kontrako borrokari. Jokoz kanpo utzi gaituzte, ni behintzat.
Datorrela VAR jainko ahaltsua “lineak” markatzera, ez bakarrik jokoarenak, baizik eta oro har, futbolaren baloreenak ere bai.
Pablo Pagegi
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!