• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > estibesa > Urte berrian zaharrak berri

Urte berrian zaharrak berri

Egun gutxi batzuk baino ez dira joan urteari hasiera eman genionetik eta Gabonetako ajeak jota oraindik, ia ia etxetik atera ezinik laupabost egunez lainopean eman ondoren, burua izara azpitik etera eta BLAUSTA! Kriston ostia jaso dut aurpegi aurpegian eguneko berria aditzean: “badugu gobernu berria Espainako Erresuman”. Kriston ostia esan dut bai baina egia esan, sentsazioa gazi-gozoa utzi didan gertaera izan da; gozoa, agerian gelditu delako inoiz baino argiago, Espainako eskubiko fatxa guzti hoien eziztasuna, bere jarrera bortitz, iraingarri, mehatxatzaile eta harroputzarekin barregarri gelditu direlako guztien aurrean. Gazia ordea, gobernu bera hau modu batean edo bestean ahalbidetu duten guztiek badutelako zer ikustekorik Espaniar Estatua murgildurik aurkitzen den krisi sakonarekin, ehin handi batean, beraien eskakizun eta mundua ulertzeko moduagatik. Agintera aupatu duten alderdi hori, aspaldiko ezaguna da guztiontzat. Nola uztartu orain arte izandako jarrera eta aurrrantzean eskatuko zaiona? Helduko al dio zezenari adarretatik aspalditxoan mahaiaren gainean dauden gai potoloetan? Edo  askotan bezala, esandakoari eta hitz emandakoari muzin egin , gero bizkarra emateko? Auskalo! Beti bezala, denborak esango du!!

Guk, gurera etorrita, gure egunerokotasun gordinera etorrita, baditugu orain ere zer eginik. Lehenbiziko hitzordua, larunbata honetan bertan, Bilbon eta Baionan. Urtero bezala, enegarrenez beteko ditugu hirietako karrikak, euskal presoen aferari betikoz konponbidea eskatzeko aldarrikapenarekin, Ekaitz libre denaren alaitasunarekin eta berriz, Josuren extradizioa Parisek onartu duen mina eta amorruarekin, bi adibide jartzeagatik. Irteerarik gabeko zurrunbiloa emten du baina garbi daukagu bestalde, larunbat honetakoa urte osoko lanaren erakustaldirik nagusiena dela, herriaren nahia eta desioa irudikatzen duela eta gero eta lagun gehiago hurbiltzeko erabili behar dela. Foro Soziala, Sare, Ipar EHko Delegaritza, Etxerat,… denak beharrezkoak dira injustizia honekin bukatu nahi badugu. Bertan ikusiko dugu elkar!!!

Hilabete honetako bigarren hitzordurako denbora gehixeago falta da, Urtarrilak 30, greba eguna. Herritar askok motorrak bero-bero badituzte ere , denbora dexente daramatelako lanean, pentsionistak kasu, edota kristau-eskoletako irakasleak, edo zahar-etxetako zaintza langileak, garbiketako langileak, emakumeak,………….. hurrengo astetik aurreta pilak jartzea tokatzen da ahalik eta baldintza egokienak lortze aldera, greba gizarteko sektore guztietara ailegatu dakin eta sistema kapìtalista, patriarkala, suntsitzaile eta indibidualista honen kontrako uhina lau haizetara zabaldu dadin.

Beti bezala, Gure Herrian, urte berria zaharrak berri!!!!!!!!!!

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← ¿AUTOCONCIENCIA?
Euskarak ezin Lanbide Heziketan →

Avatar photo
Esti Besa

Suscribe to Esti Besa's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT