Urriak 1 Adinekoen nazioarteko eguna
Pasa den larunbatean, Urriaren batean, berriro ere Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Kideok plazara atera ginen ADINEKOEN EGUNA era errebindikatiboan ospatzera.
Eta kalean egon ginen, batez ere, adinekoen eskubideak eta belaunaldi berrien eskubideak defendatzeko borrokan astez aste jarraitzen duten milaka lagunok errekonozimendu bat azpimarratzeko. Izan ere, pentsiodunok adinekoen eta pertsona guztien eskubideak aldarrikatzen jarraituko ditugu: pentsio publiko bidezkoak, zerbitzu publiko unibertsal eta eskuragarriak eta bizi-baldintza duinak lortzeko. Eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen!!!
Erabaki asko hartu beharko dugu. Orain arte hartu ez direnak. Berriro ere, gure belaunaldia lehena izango da zenbait gaitan bidea egiten. Eta berriro ere, era antolatua erabaki nahi dugu gure etorkizuna. Nola bizi nahi dugun erabaki nahi dugu, nola zaindu nahi dugun geure kabuz egin ezin dugunean, eta nola hil nahi dugun. 25. artikuluan Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak jasotzen duen bezala.
Adinekook gero eta zailtasun gehiago ditugu bizi-baldintza duinak eskuratzeko, batez ere, miseriazko pentsioak jasotzen dituzten emakume asko, batzuetan, mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen jarraitzen duten bitartean.
Osasun Publikoak “adinkeria” irizpidearekin jarduten du, 70 urteko gorakoentzat bertan behera geldituz froga mamografikoak, ginekologia-azterketak, hezeen analisia, bihotz-azterketak eta beste batzuk ohiko gaixotasunak garaiz detektatzeko. Administrazioei eskatzen diegu, elkarrizketaren eta gizarte-eragileen parte-hartzearen bidez , zainketa publiko, hurbil eta duinen eredu bat birpentsatu eta garatzera ireki dezaten. Eta laguntza soziosanitariorako eskubide unibertsal eta subjektiboa betetzeko baliabide material, ekonomiko eta giza baliabideak emateko eskatzen diegu.
Era berean, pentsio publiko duin eta bidezkoak ezinbestekoak dira, pertsona guztiek bizi-baldintza duinak izan ahal izan dezaten.
Hori dela eta, aurten ere, Urriaren 1ean kaletik ibili gara tinko aldarrikatzen gure eskubideak. Eta pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu astelehenero, eguerdiko 12etan, Udal aurrean burutzen dugun mobilizazioetan parte hartzera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!