Trebiñu Araba da!
Trebiñarrok, berriz ere, Gaztela eta Leongo Gorteetarako hauteskundeetara deituta gaude.
Enklabeko ikasle gehienak Arabako ikastetxeetan matrikulatuta daude; hautestontzietatik aterako den Gobernuakgehiengo horretatik kanpo dagoen hezkuntza-sistema kudeatuko du.
Medikuntza espezializatua, batez ere, Osakidetzak ematen digu; Gobernu horrek arlo horretan hartzen dituen erabakiek ia ez dute eraginik izango Trebiñuko herritarrengan.
Trebiñuko langabeek Araban erroldatzeko modua aurkituko dute, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-sistemaren babespean egoteko; beraz, enklabeko langabetuak ez dira Gaztela eta Leongo enplegu-politiken mende geratuko.
Trebiñarrok hauteskunde hauetan dugun interesik eza azaltzen duten hiru adibide baino ez dira; izan ere, ordezkari horiek hartuko dituzten erabaki politiko sektorialek ia ez dute gugan eraginik izango.
Aitzitik, ezin ditugu aukeratu gure ongizaterako oinarrizkoak diren zerbitzu gehienak kudeatuko dituzten Arabako eta Euskadiko ordezkariak.
Azaldutako anomalia demokratikoa Trebiñu Burgosera eta Gaztela eta Leonera administratiboki lotzearen ondoriozko disfuntzioetako bat da.
Zerdemokrazia mota da herriakbereagintariakaukeratuezindituena?
Zer demokrazia mota da Trebiñu Araban integratzearen aldeko herri-borondatea errespetatzen ez duena?
Herriaren borondatea errespetatzeko garaia iritsi da. Behin betiko konponbidearen garaia iritsi da.Egoera antidemokratiko hori iraultzeko atzerako kontaketa hasi da.
Trebiñu Araba da!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!