• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > hizpidea > “Talde lana” -Alaitz Amundarain-

“Talde lana” -Alaitz Amundarain-


Talde lana ezinbestekoa da. Ezinbestekoa egunerokoan helduen artean baita gazteagoen artean ere. Baina benetan, ba al dakigu elkarrekin lan egiten? Aurreko astean, EAEko ikasleak estatu espainiarreko ikasle guztien artean talde lanean okerrenetarikoak direla jakin genuen. Hori da, PISAk dioena. Nahiz eta PISAri bakarrik kasu egitea ez den egokia, garrantzitsuak diren beste balore batzuk ez baitituzte baloratzen, emaitza hauek pentsarazi egin digute.

Emaitza hauek jaso aurretik, hezkuntzan ari garen asko gai horri buelta bat eman nahian ari ginen. Ikasleak eta gurasoak ere kexaka entzuten ditugu. Ikasleek diote arazoak izaten dituztela talde lanetan normalean. Askok ez omen dute haien zatia egiten. Hori dela eta, beste batzuk egin behar izaten omen dute bakoitzari tokatzen zaion zatia eta lana egin ez duen ikaslearen lana. Badira ikasle batzuk besteen lanak egokiak ez direla pentsatzen dutenak eta lan guztia aldatzen dutenak besteen lana gutxietsiz. Gurasoek, berriz, haien seme-alabek besteen zatiak ere egiten dituztela diote eta ikaragarrizko lan karga dutela, eta askotan giro txarra beste kideekin.

Irakasleok, berriz, zatika egin dutela diogu. Ez dutela taldean lan egin eta kasu askotan, besteek egin duten zatia irakurri ere ez dutela egiten. Batzuetan, letra ezberdinekin ere aurkezten dituzte lanak. Zatika lan egitea, ordea, ez da taldean lan egitea. Inork ez die, ordea, ikasle hauei talde lanean lan egiten erakutsi. Irakasleek izan beharko lukete talde lanean gidari. Baina, nork erakutsi dio irakasleari horretan? Irakasleak ere ez daude horretan trebatuta.

Ostiralean, Bartzelonako Sadako eskola ezagutzeko aukera izan nuen. Bertako zuzendariak eskolaren funtzionamendua azaldu zigun eta gero, DBH2ko bi ikasle etorri zitzaizkigun eskola erakustera. Ikasle horiek zuten komunikatzeko gaitasunarekin erabat harritu ginen. Helduak ziruditen! Ikasleak eskolan nola lan egiten duten kontatu ziguten. Oso kontziente dira ikas prozesuaren inguruan, oso barneratuta dute eta parte dira, bai hezkuntza sisteman baita ikasketanprozesuan ere. Sadakon, gelak taldean lan egiteko egituratuta daude eta ez irakasleari begira. Aprendizai kolaboratiboari ematen diote garrantzia, hekuntza emozionala, soziala eta filosofikoari eta ikasleak komunitatean hartzen dute parte. Proiektuak eta haiek sortutako ekimenak eramaten dituzte aurrera. Ikasle bakoitzak rol bat hartzen du eta bakoitzaren ebaluazioan eta koebaluazioan hartzen dute parte.

Askotan gela batean bi irakasle daude. Bi gelek batera lan egiten dute. Ikasle asko dira baina taldeka lanean ari direnez, ez du horrek axola. Ikasgaiak ez dira existitzen. Konpetentzia transbertsalak lantzen dituzte. Proiektu batean, mineralen inguruan lan egin dezakete, ordenagailua erabiliz informazioa bildu eta ondoren, testua idazterakoan konpetentzia linguistikoa erabili edo konpetentzia artistikoa erabiliz aurkez dezakete helburuen arabera. Eskolako txoko guztietan ikus zitezkeen ikasleak taldeka haien kasara lanean. Irakaslearen beharrik gabe. Harrigarria benetan!

Oraindik zer ikasi badugula konturatu nintzen. Adibideetatik ikas dezakegu gurera moldatuz. Bada garaia gure eskoletara praktika onak ekartzeko eta ikasleak ikaste prozesuaren kontzientzia har dezaten lan egiteko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Viernes negro: antesala de la orgia de consumo navideño” -Bego Oleaga-
“Basakeria” -Jaione Agirre- →

Hizpidea

Suscribe to Hizpidea's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT