Modernoak
Bi berri etorri zaizkit begira egun honetan: La Polla-ren abestiak egunean daude naiz eta 40 urte
pasa, eta Unai Rementeriak ELA Sindikatua utzi du gaur egungo egoerarekin ELA ez doazelako. Total!
La Pollaren abestiak modernoak dira 40 urte ostean gure herrietan gauzak aldartu ez direlako, eta besteak
ez dira modernoak horrelako gauzak esaten dutelako. )Abestiak politagoak dira, hori be esan behar da)
Orduan arropak, bizarrak eta itxurak kenduta, Zer da modernoa izan? Zeintzuk dira sozialki
modernoak?
Unai Rementeria eta bere alderdiko kidearentzat, bere Peskatero famatu horrek moderno izango
da. Gogoratzen? Horrek, 16 ordu egunean lanean sartzen zituztena soldata arrunta jasotzeko! Hori
modernoa da?
Lagunak aberatsagoak egiteko txiringitoak sortzea modernoa al da?
Langileak, (emakumeak printzipalki: garbikuntza, erresidentzietako zaindariak, komertzioetako
jendea) lan baldintza prekarioetan mantentzea modernoa al da?
Greban daudenean beraiekin hitz ez egitea eta ostopoak jartzea moderno al da?
Gazteak etorkizun barik edukitzea modernoa al da?
Alokatzeko pisuak gutxieneko soldata baino garestiagoak izatea modernoa da?
RGI murriztea modernoa da?
Ba Rementeria Jauna, ni ez naiz modernoa Osenki eta klaro esaten dizut. VOX eko tipo bat esan
zenidan bezala Soy una antigua. Eta harro nago
Hetero-patriarkatu kapitalista honek hautsi nahi dut. Berdintasuna, benetako aberastasun
banaketa, lan baldintza duinak denontzako, txiringitoak eta arma salmentak desagertzea, hori nahi dut.
Beste mundu bat espero dut, mundu justu ta solidario bat
Ni Katalunya eta Euskal Herriko gazteekin nago, Kurdistan eta Txileko jendearekin… Bere
eskubideak defendatzen dutenarekin, edonon. Eta bere lan eskubideak defendatzen dutenarekin
printzipalki, edonon eta edozein sindikatukoa
Modernoa ez naiz ta!
Bego Ozaeta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!