Maccabi, Gasteizen ez zara ongi etorria! (Habanera)
Mila bederatziehun ta berrogeita zortzian
potentzia kolonialisten plana jarri zen abian:
estatu israeldarra palestinarren herrian
sortu zuten bi estatuen promesaren aitzakian.
Tranpa bat besterik ez zen, hala geratu agerian,
judutarrak han kokatu, bertakoak lur azpian!
Garbiketa etnikoa hasi zuten argi-argian,
ta bitartean nazioek lagunduz basakerian!
Israelekin une honetan harremanak mantentzeak
konplize bihurtzen gaitu haren sarraski eta hilketaz;
ta legitimatzen dugu bere jarraibide okerra
ta gure gizatasuna galtzen dugu ezinbestean.
Hori dela eta apurtu ditzagun lotura denak,
ekonomikoak noski, diplomatikoak eta
kirol arloa baita ere ez dadila salbuespena…
Esan diezaiegun ozen: Palestina ez da zuena!
Israelek jarri nahi du historia hankaz gora,
ta hortara erabiltzen ditu propaganda eta bolbora;
egunero mila hildako ta gero aldatu alkandora
odola ez dadin ikusi, ez diezaioten albora.
Aurpegia zuritzeko erabiltzen du kirola
ta arlo horretan Maccabi aurkezten du oso gustora.
Beste urteetan bezala gaur etorriko da hona,
ta berriro esango diogu “Maccabi hemendik kanpora”!
Gora Palestina libre “ibaiatik itsasora”!
Gogoratu nahi dizuet gaur manifestazio baterako deia dagoela, arratsaldeko 18:30ean, Iparraldeko Gizarte Etxetik abiatuko dena. Gero arte, Ongi izan!
Araba Hizpide, 2025-02-07
Mikel Lacalle (ZAPateneo)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!