“M8-ra begira” -Bego Ozaeta-
0tsailak 28 gaur. Hilea bukatu da ia eta aurrean daukagu gure Martxoak 8, greba feministaren eguna.
Nik hemen ez dot alegatorik egingo. Aski ondo dakizue greba feminista zer den, kontsumo, zaintza, pentsionisten, lan greba… Heteropatriarkatu kapitalistari planto egiten. Bizitzak erdigunean jartzeko eguna, emakumeon bizitzak duinak aldarrikatzeko eguna
Martxoak 8an nik ez dut emakumei begiratuko. Kaleak beteko ditugu berriro, bai goizean eta bai arratsaldeko manifan. Exito itzela izango da, zihur nago
Baina politikariak zer egingo dute? Emakume politikariak greba egingo dute?. Kalera aterako dira?Gure alkateak, zinegotziak, junteroak etab. Kalean izango dira emakumeekin besteak bezala? Edo ihazko moduan, 10 minutu irten, argazkia atara, puntu morea aireatu, egungo deklarazio “politicamente correcta”k egin eta nahiko? Datorren urteraino?. Batzuk, PNV adibidez, ez dutela greba honi babesik ematen onartu dute ja. Kalera ateratzea ez da inoiz ideia ona beraientzat
Eta gure alkate jauna… berdintasunaren aldeko deklarazio superponposoak botako ditu, klaro! Ze polita den hainbeste emakumeak bere eskubideak aldarrikatzen (beno, hau igual ez du esango, baina nik bai), Udaletxean pausoak ematen dutela,eta ez dakit zenbat zenbaki hutsak botako ditu, emakumeak gero eta hobeto gaude eta egon behar garela eta beste esaldi hutsak esaten.
Alkate jauna! Ekinaren ekinez. M8-ra begira Talka espazio feminista desalojatu duzu! Zure (gure, egia esanda) poliziak emakumeak Talkatik botatzera bidali duzu. Eta hau egitea edo ez, erabaki politikoa izan da, besterik ez. Eta erabaki hau zuk hartu duzu, Urtaran Jauna!
Eta Urtaran esaten dot, baina hipokresia hau denona da. Datorren astean kolore guztietako politikariak egunkarietan eta irratietan esaldi borobilak eta politak botaten agertuko dira. Ibiltzen egiten da bidea, eta salbuespen honroso batzuk kenduta, poliko gehienak gutxi “ibiltzen” dira feminismoan
Bego Ozaeta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!