M25, ikasleok kalera!
Irailean klasera bueltak hainbat gauza utzi zizkion argi ikasleriari: Berme sanitariorik gabeko ikastetxeetan pasa beharko zituela hurrengo hilabeteak, hezkuntzaren kalitateak berebiziko jaitsiera jasan duela eta, guzti honen gainetik, kontrol sozialaren gorakadak bere gaitasun politikoak antolatzeko oztopoz beteko zuela ikasturtea.
Izan ere, autoritarismoa betidanik pairatu dugun arren, pandemiaren aitzakiapean oraindik gogorragoa bilakatu da.Hala izanik, IKASetik borrokak piztarazi ziren ikastetxe ezberdinetan, ikasleriaren egoera materialean hobekuntzak lortu nahian. Horrela, Unamuno eta Ekialde ikastetxeetan Classroom aplikazioaren erabileraren inguruko baldintzak onartzea lortu genuen, eta baita Los Herranen gela baten erabilera eskuratzea, bertan jardun politikoa burutzeko.
Hala ere, eta borroka hauek irabazi arren, bide luzea daukagu oraindik ikasleok nahi dugun hezkuntza lortzeko. Ondorioz, batasunean eta elkartasunean oinarrituriko antolakuntza baten premia azpimarratu beharra dago, hau izango baita bide langileriaren interesen arabera jardungo duen hezkuntza sistema lortzeko. Horregatik, dei egiten diogu ikasleriari Martxoak 25 honetan kaleak hartu eta mobilizatzeko, kontrol sozial mekanismoak deuseztatzea, gure ikas prozesuaren gaineko erabakimena nahi dugula eta lan politikoa egiteko daukagun gaitasuna aldarrikatuz.
M25, ikasleok kalera!
Julen Ziarrusta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!