LGTBI+fobia erasoak gorantz
Kaixo denoi! Kurtso berria hasi berri dugu. Uda, ordea, ez da oso lasaia izan Araban. Ikusgunek egindako LGTBI+fobikoen balantzearen arabera, azken urte hauetako udarik txarrena izan da: 12 kasu egon dira. Haien artean 6 eraso, 4 gorroto-diskurtso eta sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen araberako 2 diskriminazio kasu. Ikusgunek eskuartean dituen datuekin esan daiteke eraso fisikoak areagotu egin direla aurreko urteekin alderatuta eta uda honetan ere jakin dugu Gasteiz 100.000 biztanleko gorroto-delitu gehien dituzten Espainiar Estatuko hirien indizearen buruan dagoela.
Datu hauek beldurtu egiten dute bat, baita kezkatu ere. Ezin da onartu azken urteetan LGTBI+ pertsonek egindako borroka ondoren, horrelako egoera batean egotea. Datu hauek argi uzten dute borrokan jarraitu behar dela. Oso gizarte zisheteropatriarkalean bizitzen jarraitzen dugu eta arautik urruntzen diren pertsonak ez dira onartzen. Azken urteetan LGTBI+ pertsonek eta feminismoak lan handia egin du ahalduntze lanean eta inoiz baino presenteago daude arlo guztietan eta askori horrek grazia handirik egiten ez diela dirudi eta dituzten pribilegioak betikotzeko indarkeria guztiarekin erantzuten dute. Ultraeskuinak hartu duen indarrak eta komunikabideak erabiltzeko duen moduak ere ez du batere lagundu.
Arazo estruktural batean aurrean aurkitzen gara eta errotik ekin behar zaio. Halere, dena ez da negatiboa eta iluna. Elkartasun adierazpenak ikusgarriak egon dira uda honetan eta ziur nago egongo direla. Azkena aurreko astean Zabalganan ostadar poltsa eramateagatik jazarritako gaztearen aldekoa izan da. Beraz, jarrai dezagun kaleak koloreztatzen eta gorrotoari elkartasunez aurre egiten!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!