• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > hizpidea > [Iritzia] “Euskaldunberria naiz” – Oier Azkarraga –

[Iritzia] “Euskaldunberria naiz” – Oier Azkarraga –

Amak deitu ninduen telefonoz, galdera bat zuen buruan bueltaka: “Oier, ¿tu que eres? ¿Euskaldunberri o euskaldunzahar?”. Euskaldunberria nintzela erantzun nion orduan, nire hizkuntza ez baita jaiotzez euskara izan. Anaiari galdetuta ordea, bera euskaldunzaharra zela erantzun omen zion.
Eztabaida hori lagun batzuengana eraman nuen eta euren erantzunak oso anitzak izan zirenez, Wikipedia santura jo nuen begiratzera. Euskaldunzahar: “Euskara ama hizkuntza duena.” Ama hizkuntza: “Gizabanako batek jaiotzetik ikasi duen hizkuntza da”.
Honen arabera, nire lehenengo definizio hura egokia izan zela pentsatzen dut. Gurasoak erdaldunak izanik, euskara ikasteari eskolan ekin nion. Euskarazko lehenengo hitzak orduan entzungo nituen, eskolatzearekin batera eta ordutik, euskalduntasunerako etengabeko prozesua egin izan dut. Oraindik da eguna Euskaraz ez naizela nahiko nukeen bezain ongi moldatzen eta Euskal Herritik kanpo eman dudan denboran, euskara maila okertu dela ere nabaritu izan dut.
Euskararen inguruko debateak jarraitu izan ditut azken aste eta hilabeteetan, interesa sortzen didan gai berezia baita. Batzuk ezagutza mailan kasik topea jo dugula diote, edo bide onean gaudela gutxienez, erabilera da ordea, denak kezkatzen dituena. Erabilera omen arazoa, eta aurrekoan; erabiltzen ez dutenengan lupa jartzea gomendatzen zituzten ahotsak entzun nituen, bereziki gazteengan, haiek baitira euskarari uko egin diotenak, ikasleak, gazteak umeak…
Ez naiz bizkar gainean kulparen zama botatzea gustatzen zaion horietakoa, uste dut nahikoa zama badaramagula guk, beti perfektuak izan nahi dugun horiek. Baina ez dut uste besteen bizkar gainean ere jarri behar dugunik. Erakargarria ez den hizkuntza da gurea, zaharra, betikoa, tradizionala… delako hitz egin eta zaindu behar dugula da diskurtso nagusia, eta horrela gazte moderno, inkorformistak, nola erakarriko ditugu?

Sarriri irakurri nion behin, bere generazioan euskarak aurrera egin izan bazuen, errebeldia puntua zuelako izan zela, horrela izaten jarraitu beharko du gazte belaunaldi berriak erakarri nahi baditugu. Euskara klasetik atera eta egunerokotasun hizkuntz bihurtu behar dugu, Nik prest nago, zertarako prest zaude zu?

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← [Iritzia] “Zorionak ETB1 ” -Estitxu Martinez de Iturrate-
[Iritzia] “Gizarte politikak: gastua ala inbertsioa?” – Álvaro Castillo – →

Hizpidea

Suscribe to Hizpidea's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT