Hizkuntza protokoloa eta moda
Hizkuntza Protokoloa eta moda Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposamen bat aurkeztu
zuen aurreko astean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.
Proposamen horren aurrekaria Europa mailakoa da; izan ere, Donostian 2016an sinatu zen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, etadokumentu horretatik tira eginez, Gasteizen aurkeztutakoak udalak ditujomuga.
Zer lortu nahi da protokoloaren edizio berri horrekin? Hiru estrategia proposatzen dira. Lehenengoa, udalek herritarrei zerbitzu guztiak euskarazematea. Bigarrena, udalek komunikazioa euskaraz egitea. Hirugarren etaazkena, udaletako langileek lana euskaraz egin dezatela.
Proposamen handinahia bezain beharrezkoa da, eta ohorea da arabarrontzat Euskal Herri osora zuzenduta dagoena aurkezteko Gasteiz aukeratu izana.
Gainera, saio horretan gogorarazi ziguten Gasteiz, XX. mendearen 80ko hamarkadan, aitzindari izan zela udal-zerbitzu bat sortzen euskarabultzatzeko. Hori ere bada motiboa hemengo euskaltzaleengan harrotasun sanoa piztu dadin.
Eta, noski, gogorarazi behar dugu azken Korrikaren amaiera ere Gasteizen izan zela; eta nolako ospakizuna.
Beraz, ematen du nonbait, Gasteiz modako hiriburua dela euskaltzaleentzat.
Hala ere, modak moda, Gasteiz euskararen ekitaldietarako modako hiriburua izatea baino, aukeran nahiago nuke euskara modako hizkuntzabihurtzea Gasteizen.
Iñaki Martínez de Luna, Araba Hizpide saioa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!