Hemen tomatea dago: 4.736.224 euro proiektu bideraezin baterako
Eusko Jaurlaritzak egunero erakusten digu zerbaiten alde egin nahi duenean ez dagoela ezer geldiaraziko duenik, hori bai, hobeto egingo luke jasangarria den zerbaiten alde egingo balu! 2020az geroztik, Tuestako negutegiaren eraikuntza ikusten ari gara. Negutegi hori Araba osoan tomateak ekoiztera (ez landatzera) bideratuta dago. Negutegi honek tomateak hidroponikoan ekoiztuko ditu eta berogailua izango du hori guztia posible izan dadin. Berotegiak 5 futbol-zelaiko tamaina du, eta gasa errez berotuko da, ekonomia deskarbonizatzeko beharraren aurka doan teknika.
Ingurumen- eta energia-krisi betean, beste behin ere erakusten da zer bidetik ez den joan behar, baina, hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak ez dakigu ergelkeriatik, prepotentziatik edo hauteskunde-kalkulagailutik babesten duen astakeria hori, gaur egun 4,7 milioi euro baino gehiago bideratzen baititu. Datu batzuk alderatze aldera, 2021ean Eusko Jaurlaritzak trantsizio ekologikorako emandako laguntzak 0,5 milioi izan ziren, eta 2021-22ko deialdian 1,1 milioi bideratu ziren nekazaritza-sektorean gazteak sar daitezen. Lehentasunak argi daude, Almeriako enpresa bateko tomate batzuei txapela jarri eta gero Eroskin saldu.
Negutegia 2022ko maiatzean zabaltzekoa zen, eta enplegu-iturri izango zelakoan, Gaubeako biztanleei ilusio piztu zuen berriak. Halere, ez zen inauguratu, bideragarria ez zelako. Nola loru nahi dute bideragarritasuna?: guztion poltsikoarekin. Eusko Jaurlaritzak, 2023ko martxoan, beste dirulaguntza bat onartu dio enpresa horri, 3,5 milioi eurokoa. Aurreko dirulaguntza bati eta Arabako Foru Aldundiak emandako 0,5 milioiei gehituz gero, laguntza publikoa 4,7 milioikoa da. Diru hori guztia makronegutegi honetarako bideratu da; ekoizpen-eredu horrek enplegu duinik sortu ez arren, ezta lurraldea lagundu ere. Almeriako eredua oso ezaguna da, eta ez hain zuzen ere, enplegurako edo biztzarako baldintza duinak sortzen dituelako.
Duela urtebete iragarri genuen, ziur aski, hauteskundeekin batera berritasunak etorriko zirela, eta hementxe daude. Proiektu hau burbuila bat da, lurraldeari eusten ez diona eta enplegu egonkorrik sortzen ez dueña. Ez du elikagairik ekoizten ere, produktu “jangarriak” baizik.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren jokaera salatu nahi dugu, arduragabe jokatzen baitu egungo krisiegoeran, eta hainbeste babesten omen dituen ustiategi txikiei eta familia-nekazaritzaren kontrakoa baita. Eredu horiek erabat jasanezinak direla erakutsi dute, eta ezin dugu onartu diru publikoarekin sostengatzea.
Elikadura Iraunkorraren aldeko Mugimendua
(Hauek osatzen dute: Bioalai, Bionekazaritza, Arabako sagardogileen elkartea, Ehkolektibo, Ekoizpen Orduña, Ekologistak martxan Araba, Arabako Campuseko Azoka Agroekologikoa, Bidezko Elikadura eta Euskal Herriko Hazien Sarea).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!