• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > erredakzioa > “Greba feminista bizitza erdigunean kokatzeko” -EHko Mugimendu Feminista-

“Greba feminista bizitza erdigunean kokatzeko” -EHko Mugimendu Feminista-

2018ko greba feministan emakumeon* behar eta ezinegonekin bat eginda, kaleak blaitu genituen. Anitzon arteko konplizitateez baliatuta, ukatua izan zaigun historiaren protagonista izateko urrats irmoa eman genuen. Aurten ere Euskal Herriko emakume*, bollera eta transok grebara goaz, gure borroka ikusgarriagoa den arren, prekarietate, arrazismo, heteroarau eta indarkeria matxista berdinak kolpatzen jarraitzen gaituelako.

Erdiguneahartzea ekintza material eta sinbolikoa da, hegemonia eraldatzen du. Erdigunea hartzeak egituraketa eta botere erlazioak aldatzea exijitzen du. Bizitza erdigunean kokatzeak gizartearen egituraketa osoari eragiten dio. Beraz, ez zaizkigu azaleko keinuak interesatzen, eta ez gara konformatzen emakumeen %1ari bideratutako hobekuntza apurrekin. Kristalezko sabaiak bezala, zoru itsaskor eta prekarioak hautsi nahi ditugu.

Horregatik, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen ari gara. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak.

Ulertu behar dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea, emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera etorri gara.

Austeritateakzaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen bizkar geratu. Zaintza lanak modu pribatizatu, feminizatu eta esplotatuan ematen dira gure jendartean, emakumeoi muxu-truk edo miseria baten truke hauek asumitzera behartuz, eta batez ere, emakume* migranteoi.

Beraz, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak, politika publikoak eta lurralde-antolamendua.

Badakigu kapitalismoa ezin dela berregin emakumeak* azpiratu gabe. Emakumeok* planto egiten badugu, dena gelditzen da. Beraz, honexetarako goaz grebara, sistemarekiko haustura eragiteko eta paktu sozial berri bat eskatzeko. Enpleguaren sarbidean, ezkontzan eta jatorrian oinarritzen ez den herritartasun eredu inklusibo bati ateak irekiko dion ituna nahi dugu.

Bidehorretan, parekidetasuna bermatzeko politikak eta berdintasun formalaren garapena ezinbestean lotu behar ditugu sakoneko eraldaketa prozesu batekin. Hau da, batetik, emakumeen* eskubide sozial eta zibilak eskuratzeko borrokatzen ari gara. Eta, aldi berean ari gara borrokatzen lanaren esplotazioa, kapazitismoa, arrazakeria eta sexu-generoaren arteko bereizkeria gainditzeko agenda garatzeko. Gure lurraldeetan eta gorputzetan burujabe izateko.Lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko. Bazterreko subjektuok, gure aurkako biolentziarik gabe, aske izan ahal izateko.

Aurten hainbat exijentzia politikoekin goaz grebara, horien artean eskatzen dugu: enplegu duina emakumeontzat*; bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren lanen aitortza politiko eta soziala; barne etxeko langilearen figura desagertzea; etxeko enplegua lan eskubideez hornitzea; pentsio duinak emakumeontzat*; zaintzarako eta menpekotasunari arreta emateko berezko sistema publikoa, doakoa eta unibertsala; emakume* baserritarren estatutua garatzea; injustizia patriarkalarekin amaitzea; genero indarkeriaren legea zabaltzea; indarkeria matxista egoerei aurre egiteko baliabide publiko integral eta eraginkorrak; ezkontzaren pribilegio sozioekonomikoekin amaitzea; trans despatologizazioa; atzerritartasun legea atzera botatzea; edota Europar Batasuneko migrazio politika genozidekin amaitzea. Beraz, martxoaren 9an feminismoaz hitz egin nahi duenak, aintzat hartu ditzala gure ahotsa.

Zorionak herriz herri greba antolatu duten emakume*, bollera eta trans guztiei. Elkarrekin ahalduntzea eta saretzea da gure armarik zorrotzena. Kaleetan ikusiko dugu elkar.


  • 8 de Marzo en Araba: guía para no perderse en la Huelga Feminista

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Erregea biluzik dago” -Koldo Alzola-
Hala Bediko emakumeok* Martxoaren 8ko Greba Feministaren aurrean →

Erredakzioa

Suscribe to Erredakzioa's Opinions

https://www.halabedi.eus

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT