• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > hizpidea > “Gizartea eta Museoak” -Jaione Agirre-

“Gizartea eta Museoak” -Jaione Agirre-

Aurreko astean Euskadi Irratiko Faktoria programan, Xabier Gantzarain eta Haizea Barcenilla entzun nituen museoei buruzko elkarrizketa oso interesgarri batean, Gantzarainek Jakinen egindako artikulu interesgarri baten harira eta Barcenillak eta Garazi Ansak erakusketa batzuen komisariatuez egindako kritikak kontuan hartuta.

Arte museoez ari ziren artikuluak (nahiz irratsaioan museo hitza baino ez zuten aipatu, beste motako museoak aipatu gabe, ez borondate txarrez) eta aipatzen zuten ze garrantzi duten museoek gizartearentzat ondare artistikoaren gordailu eta erakusle moduan. Kritikatzen zen nola bertako artistak eta, areago, emakumeak bazter utzita zeuden museo horietan. Are gehiago, Guggeheimen eraginez, esaten zuten ikusgarritasuna markan dagoela eta ez benetan bilduma eta erakusketetan: deigarria izan behar da, erakargarria, modakoa eta star system-ean sartzen dena (ingelesez nahita jarri dut). Ados nago ziotenarekin: hori interesgarria da, baina ezin da helburu bakarra izan: edukia, ikuspegi kritikoa eta bildumaren funtzioa ahazten da eta efektismoa eta itxura bilatu (asko sinplifikatuz).

Oso interesgarria zen irratian esan eta artikuluetan idatzi zutena.

Aldi berean oso penatuta geratu nintzen. Euskal Herriko arte museo batzuk (ez denak) aipatu zituzten, Arabako Artium ere bai (hobetu daitekeen arren, bilduma bikaina daukana, jabego publikoduna eta gestioa Fundazio bidez egin arren, diru publikoz mantendua). Baina ez ziren Araban dauden beste museo publikoak aipatu: zuzenean Arabako Foru Aldundiak kudeatzen dituenak: haien artean zerrenda horretan falta zen Arabako Arte Ederren museoa, hark daukan bilduma bikainarekin, batez ere XIX. mendeko arabar pinturaz; Natur Zientzia museoa, zeinetan nazioartean ikertua eta aipatua den Arabako anbareaz informazioa daukan; hain ezaguna ez den Arma Museoa, bere bilduma bereziarekin; edo Fournierren bilduman oinarritutako Karta Museoa, mundu mailan bakanetakoa eta bereizenetakoa; eta, azkenik, aurrekoarekin batera BIBAT eraikinean dagoen Arkeologia Museoa, Nafarroaren ostean, Euskal Herriko bilduma arkeologiko interesgarriena daukana gure historia ezagutzeko.

Baina izan gaitezen zintzoak, nola iritsiko zaio haien berri gizarteari edo espezialistei, nahiz sarrera doan izan eta beren ezagutza denen eskura egon, bere kudeaketa duen erakundeak ez dituenean merezi duten distirarekin ezagutzera ematen aukera daukan plazetan? Bertakook akaso ere kasu gehixeago egin beharko genioke geureari, beti kanpokoari begira egon ordez.

Jaione Agirre

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Fiskaltzaren txostena” -ESK Sindikatua-
“Formas de gobierno” -Juantxu Oscoz- →

Hizpidea

Suscribe to Hizpidea's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT