• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > hizpidea > “Gezurren aroa” -Josean Bueno-

“Gezurren aroa” -Josean Bueno-

Parodia bat ikusten ari nintzela iruditu zitzaidan, umorezko programa satiriko bat. Baina ez, zuzeneko konexioa zen: Espainiako Epaitegi Gorena. Juizio bat, Kataluniako aktibista eta politikoen aurkakoa. Bertan Zaragoza fiskalak honakoak esanez: “demokrazia defendatzeko juizioa da”, “ez-justifikatua eta irrigarria da prozesatuen kexa, beren eskubideak urratzen ari direlako kexa” … Horiek guztiak bota zituen serio-serio. Beste bat gaineratuko dut, honakoa ere bota baitzuen: “Epaimahaiak independentzia osoz egingo du justizia, akusatuen bermeak eta eskubideak errespetatuz eta juizio justuaren printzipioei jarraituz”. Ez dakit nor izan daitekeen horren begitankorra bestela pentsatzeko, aurrekariak ikusita.

Dena aldakorra omen da garai hauetan, dena “likido”, funts solidorik gabea. Eta horregatik, agian, egiak berak ihes egiten du bere lekua gezur interesatuek betetzen duten bitartean. Horregatik, adibidez, boto-ontziak eta bozketaren aldekoak preso daude, “demokrazia defendatu behar delako”. Egia ezagutzea eta plazaratzea jarrerarik iraultzaileena bihurtzen ari da garai beltz hauetan, VOXek baldintzatutako Espainian, Trumpen lurraldeetan, Bolsonaroren Brasilen eta hainbat herrialdetan. 

“Gezur interesatuak” esan dut, hain zuzen ere interes jakin batzuen alde sortzen eta zabaltzen direlako gezur horiek, Kataluniari buruzkoak eta beste asko. Eta ez izan dudarik, interes horiek ez dira ez zureak, ez nireak ez gehiengo sozialarenak.

San Juanen ebanjelioan jasotzen da Jesukristoren esaldi hau: “egiak aske egingo zaituzte”. Esaldi borobila deritzot nik horri, bizitzan askotan ikusi baitut egiak, hau da, gauzak diren bezala adierazteak, askatasun berria dakarrela; “zuzena”, “espero dena”, “izan beharko lukeena” direlakoen zama alde batera utzita, askeago ibil gaitezke errealitateari helduz, gauzak diren bezala jasoz. Eta errealitatea ezagutzea lehen urratsa da errealitate horretan esparru askeagoak irekitzeko eta lantzeko.

San Juanen baimenarekin buelta eman ahal zaio esaldiari: “gezurrak menpeko egingo zaituzte”. Eta hor argitzen da hainbeste gezurren asmoa. Gero eta menpeago nahi gaituzte, gero eta isilago, gero eta erabilerrazago. Horren aurrean, egia lehen eginbeharra daukagu.

Josean Bueno Saez de Albeniz

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Kapitalismoa eta aisialdia” -Oier Azkarraga-
“¿Transferir cárceles?” -César Manzanos- →

Hizpidea

Suscribe to Hizpidea's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT