• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > erredakzioa > “Euskaraldia, esperientzia kaiera” -Iñaki Lazkano-

“Euskaraldia, esperientzia kaiera” -Iñaki Lazkano-

Amaitu da lehen eguna, eta bizirik dirau gure erronkak: lehen, bigarren eta gogoko hitzak…euskaraz. Denetarik esan, entzun eta bizi izan dugu; hain euskalduna ez den Donostian, eta hain erdalduna ez den Gasteizen… esperientzia guztiak aberasgarriak, baikorrak eta gozagarriak.

Onena? Gasolindegi bateko langile “sasi-erdaldunei”, euskaraz eskatu 30€ gasolina eta bere faktura; eta inolako aurpegi txarrik ipinik barik, belarria prest, bi lanak ederto egin. Euskaraldia txaparen super-botereak?

Eta eguneko esperientzarik harrigarriena?

Nacho Vegas handia gaurko Gasteizko kontzertu zoragarrian Euskaraldia aipatzen entzutea, gutxi gorabehera horrelako zerbait entzun dugu: “ya me ha dicho Joseba Irazoki que hoy es un día grande, que hoy ha empezado el Euskaraldia. Todo mi respeto y simpatía por esta iniciativa”.

Urtu egin gara, eta paparreko txapako ahoari irribarrea somatu diot… bihar arte!

Joan zen bigarren eguna, eta badator hirugarrena. Atzokoan ere gertaera kuriosoak eta erronka bereziak. Ahal bezain ondo egin genien aurre, eta gure “ahobizia” airoso atera zenataka ezberdinetatik: erdarazko eremu batean euskaraz egin hizlariari; dendari erdaldunari euskaraz lehen hitza eta ondoren Euskaraldiari buruz mintzatu; botika bete bete eginda zegoela, botikari euskaldunarekin euskaraz jardun eta esperientzia hau nola bizitzen ari garen partekatu…. Hainbat eta hainbat bizipen, denak aberasgarriak. Ederra izaten ari da!

Eta gehien harritzen eta barrea eragiten didan kontua honako hau, zenbat “rol’ ezberdin asmatzen ari den jendea… Pagobizi eta belardiprest, sudurprest eta ahobizio, alubizi eta zakilprest…. etab, etab…

Bada arrakastaren seinale hoberik?

Amaitzear ariketako hirugarren eguna, eta saiatu gara esanekoak eta zintzoak izaten. Gaurko erronka ez zen makala, eta nola edo hala egin diogu aurre: egun osoa pasa dut euskara ikasten ari, eta justu-justu ulertzen duen “Belarriprest” batekin. Nire aldetik erdarara pasatzeko tentazioak itzelak izan dira, baina azkenean eutsi egin diot, eta salbuespen txiki batzuk izan ezik, egun osoan egin diot euskaraz gaztelaniaz erantzuten zidan belarriprestari.

Esperimentua badoa aurrera, seguru klusterreko lagunak kalera ateraz gero beren neurgailu eta anotazio-koadernoekin, jasoko lituzketen emaitzak normalean hartutakoak baino dezente hobeak liratekeela!

Gaur Euskaraldiako #ahobizi eta #belarriprest pozik ibili dira mendian gora eta behera.

Bihar esperientzia berriak!

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← “Betaurreko moreak” -Itxaso Perez Garcia-
“Azaroaren 25a” -Alaitz Amundarain- →

Erredakzioa

Suscribe to Erredakzioa's Opinions

https://www.halabedi.eus

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT